2012/06/26

Jose Ignacio Royo. Matematikak eta papiroflexia.


Dakizuen legez, aurreko astean Jose Ignacio Royo etorri zitzaigun papiroflexia saio bat ematera, gogo handiz.
Denetarik eskaini zigun; matematikak, zaletasun bat, ipuin bat orri markatzaile bat osatzeko eta gogoratzeko, jolas bat...
Oso dibertigarria izan zen. Matematikak ikasten genuen bitartean... primeran igaro genuen !!!

Mila esker Jose Ignacio solasaldi ederra, oso, eskaintzeagatik!!!

Ya sabéis que la pasada semana estuvo en la biblioteca Jose Ignacio Royo para compartir con nosotros/as una sesíon de matemáticas a través de la papiroflexia.
Como podéis ver en las fotos, nos le pasamos fenomenal. Y es que nos ofreció de todo; matemáticas, trabajos manuales, un cuento para hacer un marcapáginas y luego recordarlo, un juego....

!Muchas gracias Jose Ignacio por ofrcernos una sesión tan divertida como interesante!! 







Liburuen gomendioak


Hemen aurkezten dizuet ACEX Bizkaiko liburuzainek osatutako liburu aholkuen zerrenda. Lagungarria izango zaizuelakoan...


Os presento la lista de libros recomendados por los bibliotecarios de ACEX Vizcaya. Esperando que os sean de utilidad...



12. KILIko aldizkaria


12. KILIko aldizkaria kaleratu dugu, gogoz eta ilusio handiz.
Sartu eta...ikusiko duzu!!!

Acabamos de publicar la revista de la biblioteca, con mucho esfuerzo e ilusión.
!Ábrela y...disfruta!!!
 

Sakatu hemen-Pulsa aquí

2012/06/21

Liburu Ibiltaria. 2012.


Dakizuen legez, Liburu Eguna ospatzeko asmoz, Liburu Ibiltaria osatzen dugu ikasle guztion partaidetzaz, taldez talde.

Begira, gure ikasleek zer ipuin polita asmatu duten!!!
Gozatu!!!




Papiroflexia saio bat. Matematikak liburutegian


Matematikak liburutegian kanpainari esker, dakizuen legez, aurten izan dugu bai Ikusi makusi...eguneroko geometria- Veo veo...geometría cotidiana erakusketa, bai Matematika jolasei buruzko saio bat eta baita Papiroflexia beste saio bat ere, gaur.

Gaurko saiorako Jose Ignacio Royo Prieto etorriko zaigu. Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskolako Matematika Aplikatua saileko  irakaslea izateaz gain, Divulgamat-en laguntzailea da.

Beraz, hemen izango dugu, Matematikak ezaguarazteko eta zabaltzeko asmoz eta era dibertigarri batean!!!




Mila esker etortzeagatik!!

2012/06/13

Pello Añorga, bikain


Pello Añorga; bikain!!

Hau zen ikasle zein irakasleen hitza. Guztiona. Zalantza barik.

Egia esan, ez dakit bere emanaldian zerk zuen garrantzi gehien; bere gorputz, aurpegi edo begiradaren adierazmenak; bere ahotzaren modulazioak; bere isiluneen bizitasunak...

Bai maisulana !



2012/06/06

Pello Añorga, 7an


Gogoratzen al duzue Pello Añorgaren bisitaldiaz azaldu nizuena?
Bada...bihar, ekainaren 7an, bigarren mailakoekin ipuinak kontatzera etorriko zaigu.

Ipuin kontalari bikaina izateaz gain, idazle modura haur literatura landu du abileziaz: ipuinak, batik bat, poesiaz ahaztu barik; eta albuma.

Sari batzuk jaso ditu. Besteak beste; 1. Etxepare saria (2006) edota 2008ko Euskadi literatura saria, Jenio gaiztoa liburuagatik.

Bai suerte ona  gure ikasleena!!!

 

euskadi.net


Informazio gehiago hemen
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...