2013/04/25

Daniel Carballo marrazkilaria, 26an


Daniel Carballo Ostolaza, marrazkilaria,  Liburu Eguna ospatzera etorriko zaigu.
Marrazkilaria izateaz gain, berak bere blog batean azaltzen duenez, arkitekto eta argazkilaria da. Artea du gustuko.
Laugarren mailakoekin solasaldi partekatzen izango da eskolako liburutegian.
Bai sorte ona gurea!!!


Barrutia eskolatik hartutako argazkia

 Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen


2013/04/24

Ixabel Millet ipuin kontalaria, 25ean

Ixabel Millet ipuin kontalaria etorriko zaigu solasaldi batzuk gurekin partekatzera. Esperientzia handiko ipuin kontalaria izateaz gain, itzultzaile eta idazle da.
Eta norekin egongo ote da? Bada, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoekin!!!
Bai sorte ederra gurea!

2013/04/22

Liburu Eguna-Liburu Astea. Egitaraua.

Ekilore bilduma. Betiko ipuinak




Betiko ipuinen biduma osatu du Aizkorri argiteletxeak lehenengo irakurleei zuzenduta; tamaina txikia, hitz gutxi eta erakargarriak.

Eskulanak haurrentzat. Trabajos manuales para niños y niñas


Liburu emateari esker umeek eskulanak lantzeko liburu hauek heldu zaizkigu liburutegira.
Beraz, badakizu...nahi baduzu etxekoekin arratzalde on bat pasatu...etorri liburutegira hauetariko baten bat hartzera!




Gracias a una donación, nos han llegado estos libros en los que encontrarás trabajos manuales adecuados para niños y niñas.
Así que, si quieres pasar una tarde agradable con los de casa...acércate a la biblioteca y llévate alguno de ellos!

Eskerrik asko liburu emaleari!!!

2013/04/19

Liburu Eguna baino Liburu Astea!. 2013

Iaz bezala, aurten ere, Liburu Eguna ospatuko dugu.
Egia esan, Liburu Eguna baino Liburu Astea izango dugu ekintza asko eta asko partekatuko dugu eta.
Adi egon eta ikusiko duzue...

Al igual que el curso pasado, vamos a celebrar el Día del Libro durante toda la semana y para ello realizaremos y compartiremos un montón de actividades durante toda la semana.

!Hasta pronto!

2013/04/10

Mari Ttipia. Bilduma.

Abentura erakargarriak topatuko dituzue Mari Ttipia eta bere lagunekin Euskal Herritik bidaiatzen.
8 urtetik gorako umeentzat, orientabidea da.
En ellos encontraréis aventuras muy interesantes viajando por Euskal Herria.
A partir de 8 años, a modo de orientación. 

Informazio gehiago.Más información

Begira gure liburutegian ditugun liburuak.
Estos son los libros que tenemos en la biblioteca de Kipu.


Liburutegiko liburuak. 2013-03-15


Liburutegian sartzeko lehentasunak, 9,00etatik 10,00ak arteko saioan.

Eskatu zenidaten legez, aurkezten dizuet aurten erabilitako lehentasunak.
Beti bezala, baloratuko ditugu hurrengo ikasturteari begira.
Baliagarria izango zaizuelakoan, agur bero bat.



LIBURUTEGI BATZORDEAREN SAIOAREN AKTA

Data; 2012-09-14

Partaideak; Fernando, zuzendaria eta Gloria, liburuzaina.

Gai ordena; Eskolaz kanpoko ekintzetara etorriko diren ikasleak sailkatzea, eskaera asko izan dira eta.

Betidanik erabili diren kriteriok kontuan hartzen dira. Protokoloari jarraituz, hauek dira erabilitako lehentasunak;

1.- Saio osoa eskatzen dutenak (autobuseko lehenengo txandako ikasleei txanda atzeratuko zaie, aurretik aipatutakoen atzera pasatuz, zainduta baitaude monitorearekin).

2.- Egun gehien eskatzen dituztenak (beharra daukatela adierazten dutelako). Haien artean prozedura hasiko da hurrengo urratzei jarraituz;

3.- Nagusienetik txikerrerantz sailkatuko zaie.


Prozedura orokorra

A.- Egun guztiak eskatu dituztenak

  1. Nagusienetik txikerrerantz abiatuz, hasiko da 6. mailakoekin, geroxeago 5. mailakoekin etabar.

  1. Haietariko baten batek neba- arreba izanez gero, hau ere, onartuko da. (Holan etxe baterako konponbidea zihurtatzen baita). Umea oso txikia baldin bada, egoera, familiakoei azalduko zaie eta beraiek aukeratuko dute ia haurra etorriko den ala ez.

  1. Adina batera helduz gero, ez bada plaza nahikorik, haien artean zozketa bat burutuko da, eta kontuan hartuko da aurreko puntua.

B.- Saio gehien eskatu dituztenak

  1. Segidan, plaza gehiago izanez gero, kontuan hartuko dira. Beraz, lehentasunei jarraituz, 4 saio, 3 saio, 2 saio eta 1.

  1. Prozedura; 4 saio eskatzen dituztenekin hasiko da. A atalean adierazten den prozedura berberari jarraipena emango zaio.
  2. Haiekin bukatu ondoren, gauza bera egingo zaie 3 saio eskatu dutenei. Geroxeago, bi saiodunei eta bukatzeko batekoei.

C.- Saio erdia eskatzen dutenak. Eta haien artean autobuseko lehenengo txandakoak azkenak izango dira.

Prozedura; A atalean adierazten denari jarraituz.

D.- Plaza barik geratuko direnak. Itxarote-zerrenda.

Prozedura;

  1. A atalean adierazten denari jarraituz osatuko da, eskatu dituen egunetan kokatuz.

  1. Burutuko den zerrendaren ordenari jarraituz, eta beste egunetako taldean plaza libre izanez gero, proposatuko zaie egunak aldatzea.

  1. Bukatu ondoren, plaza gabeko familiei esango zaie itxarote- zerrendako tokatu zaien txanda.

  1. OHARRA; Ikasturtean zehar, baja suertatuz gero, eta zerrendako ordenari jarraituz familiakoei deituko zaie eskaintzeko.


E.- Baietza edo ezetza

  1. Eskatutako plazarekin bukatu bezain laster familiakoei baietza edo ezetza emango zaie,  ohar baten bidez.

D eta honen 3. puntuarekin bukatu ondoren, beste ohar baten bidez, familiakoei itxarote- zerrendako txanda  adieraziko zaie.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...