2013/05/24

Heriotzari buruzko liburutegiko liburuak


Heriotzari buruzko irakurketa gidan aipatutako liburu batzuk ditugu gure liburutegian, egun.
Interesgarriak irudituko zaizkizuelakoan...


2013/05/20

Liburu polit batzuk


Baietz!

Liburu interesgarri batzuk


Heriotzari buruzko liburuak


Askotan ez dakigu ezta zer erantzun gure haurrei heriotzaz galdetzen digutenean.
Eta zergatik ez diegu erantzuten ipuin edo istorio baten bidez?
Horregatik, aurkezten dizuet, Ignacio Aldecoa Kultur etxetik heriotzaz garatutako irakuketa gida.

Gutxi barru azalduko dizuet haietariko zeintzuk ditugun liburutegian.
Oso interesgarriak izango zaizkizuelakoan...

A menudo no sabemos qué responder a nuestros niños y niñas cuando nos preguntan sobre la muerte.
¿Y sí les respondemos a través de un cuento o un libro?
Por eso os presento una guía de lecturas sobre la muerte,  elaborada  desde la Casa de Cultura Ignacio Aldekoa.

En breve os comentaré qué libros tenemos en la biblioteca de los incluidos en esta selección.
Espero que os resulten de gran interés.


2013/05/13

Ikasle antzezle Liburu Astean. I

6. mailakoek,  elkarbizitza lantzen burututako antzezlana  eskainitako emanaldia eskolako haurrei, Liburu Astean.
Lan bikaina!!




Ikasle antzezle Liburu Astean. II

Eta bigarrena!


Primeran igaro genuen!

Nire izugarrizko makina!. Julio Verne eta gero...


Julio Verneri buruzko erakusketa ikusi eta gero, gure ikasleei proposatu nien Julio Vernek bezala, makina bat asmatzea.
Horretarako irudi sinple batzuk eskaini nizkien aukeran eta...
                                                                                           beraien irudimenaz...

Harritzekoa !!!



Liburuxka hau 5.Bko ikasle batek, Laidak, osatu du, ahalegin handiz. Mila esker zure laguntzagatik.
Besarkada bat;
Gloria

2013ko Liburu Ibiltaria


Aurkezten dizuet aurtengo Liburu Ibiltaria. Liburu Eguna dela eta, gelaz gela, garatutako liburuxka.

Baietz polita!!


Daniel Carballo Ostolazaren irudia


Ikasle batzuek eskatu didate Daniel Carballoren blogaren helbidea, eta hauxe da;
http://dco1971.blogspot.com.es/  edo laburbilduz;
dco1971

Horrez gain, Danielek gurekin partekatutako saioaz txintxilikatu du sarrera bat bere blogean.
Sakatu hemen

Eskerrik asko guztiagatik, Daniel!

Daniel Carballok burutu zuen irudia, saioa emanten zuelarik.




2013/05/08

Daniel Carballo Ostolaza marrazkilaria, Liburu Astean

Daniel Carballo etorri zitzaigun 4. mailakoei solasaldi bat eskaintzera, Liburu Eguna zela eta.
Eta han egon zen, liburutegian, berak margozten zuen bitartean, azaltzen marrazki bat zelan egiten duen. Horretarako, haurrei galdetu zien zer irudikatzea nahi zuten eta, handik aurrera, ideiak hartu, zirriborroa osatu, itzalak azpimarratu, kolorestatu...
Eta gure umeak...adi-adi, aho zabalik, liluratuta!
Baietz!

Eskerrik asko Daniel!



2013/05/06

Ixabel Millet ipuin kontalaria, Liburu Astean

Ixabel Millet solasaldi batzuk partekatzera etorri zitzaigun eskolara, Liburu Eguna zela eta.
Saio hauetan, Ixabelek, Kamishibai teknika erabiliz, munduko ipuinak kontatu zizkien 1., 2. eta 3. mailakoei.
Eta umeak...liluraturik.

Eskerrik asko gurekin izateagatik!




2013/05/02

Ikasle kontalariak; 5.mailakoak patioko txokoetan

5. mailakoek ere, ipuinak kontatzeko eskaini zuten beraien burua, baina beste era polit batean.
Hirunaka ipuina irakurri, ikasi eta ilustratu egin zuten.
Eta gero? Patiora joan ziren eta txokoetan talde bakoitzari, banan-banan talde guztiei,  prestatutako ipuina kontatu zieten.

Bai giro ederra!!

5.B taldekoek 3, 4 eta 5 urtekoei.
5.A taldekoek 1. eta 2. mailakoei.



Ikasle kontalariak; 2.,3. eta 4. mailakoak, Liburu Astean


Eskolako ikasle askok eta askok parte hartu dute beste ikasle askori ipuinak kontatzen.
Batzuek lagun bati, beste batzuek bikote edo talde txiki bati...
Baina guztiek, ipuin bat aukeratu, irakurri, ikasi, prestatu eta azaldu egin zieten, ilusio eta ahalegin handiz.

Primeran pasa zuten!
Baietz!

2. mailakoek 5 urtekoei


3.mailakoek 4 urtekoei


4.mailakoek 2. mailakoei


Zer iruditzen zaizu? Eman zure iritzia, mesedez.

Josune García irakasle kontalari


Josune García irakasleak  ipuinak kontatzeko eskaini zuen bere burua eta umeak.. poz-pozik!

Begira zein ondo igaro zuten!!

2 urteko gelakoekin
 



3 urteko gelakoekin

Liburu Astean parte hartzeagatik eskerrik asko!


Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet Liburu Eguna ospatzeko, era batean edo bestean, parte hartu duzuen guztioi;
Etxekoei, beraien haurrei aukeratutako ipuinak ikasten laguntza emateagatik.
Irakasleei, iharduerak asmatu eta aurrera eramateagatik beraien ikasleekin.
Ikasleei, liburuak irakurri, ikasi eta besteei antzeztu eta azaltzeagatik, ilusio handiz.
Liburu emate kanpainan parte hartu duzuen guztioi.

Guztioi.. ahaleginagatik, ilusioagatik...

Mila esker!!!

Desde aquí, os quiero agradecer a todos los que habéis participado, de una manera u otra el la celebración de la Semana del LIbro,
A los de casa, por ayudarles a leer y estudiarse los textos de cuentos y teatros.
A los profesores/as, por inventarse actividades y llevarlas a cabo con sus alumnos/as.
A los alumnos y alumnas, por leer libros, memorizarlos y contárselos a otros niños y niñas.
A todos/as los que habéis participado en la campaña de donación de libros.

Y a todos y todas...por el esfuerzo, por la ilusión...

!Muchas gracias!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...