2014/03/27

Liburu interesgarri batzuk


Gai askotako liburu berriak ditugu liburutegian. Eorri begirada bat ematera eta... primeran igaroko duzu!

Kazetaritzari buruzko itzaldia. Koldo Urriz.

Aurreko martxoaren 11an, kazetaritzari buruzko itzaldi bat eskaini zien Koldo Urrizek 6. mailako ikasleei, LHko 6.mailako gela irekia dinamikan partekatuz.

Kazetaritza generoari buruzko hainbat azalpen bota zien, ikasleei, zelan albisteak, erreportaiak eta elkarrizketak garatzen diren, argudiatuz.

Ikasleen interesa piztu eta beraien galdereei erantzuna eman zien, borondate handiz. Horrez gain, berak kazetaritzaz osatutako power pointa eskaini zigun, laguntzeko asmoz.
Oso interesgarria zen azaldutako guztia!

Mila esker, Koldo!


El pasado día 11 de marzo, el periodista Koldo Urriz ofreció una charla a los alumnos y alumnas de 6º sobre el periodismo, participando así en el aula abierta de 6º. Aula en la que participan los padres y madres de este nivel ofreciendo a su alumnado, a través de pequeñas charlas, sus conocimientos sobre temas diversos. 
Koldo, además de explicar qué hay que hacer para desarrollar una noticia, un reportaje o una entrevista, les ofreció y regaló un power point que realizó expresamente para esta charla y contestó a las preguntas de nuestros alumnos y alumnas.
Así pués, nos ofreció una charla muy motivadora e interesante.
!Muchas gracias!

Liburu kuttunak

Liburu polita baino politagoak!
Entretenigarri bezain adierazgarri!

2014/03/24

Familiari buruzko irakurketa gida. Araba 2014. Guía de lectura sobre la familia.

Interesgarria baino interesgarriagoa iruditu zait topatu dudan gida hau!
Parte-hartzaileak  Ignacio Aldekoa Kultur Etxea eta Arabako ikastetxeetako liburutegiak izan dira.
Nire ustez, lan bikain honek laguntza handia eskaintzen digu hezitzaile guztioi gai hau tratatzeko.
Beraiek, gidan bertan aipatzen duten bezala...
" Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia
eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta
ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako
haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak
izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri
eragin ahal diote.
Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea.
Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika
adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia
konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak
eta familia homoparentalak.
Kontua ez da argitzea zein den familia eredurik onena,
baizik eta aniztasunaren normaltasuna nabarmentzea,
hau da, ezberdinak izan arren, antzekoak garela..."


Eskerrik asko eskainitako lana eta gidagatik! Zorionak!




Os muestro esta guía de lectura sobre la familia en la que han tomado parte la Casa de Cultura Ignacio Aldecoa y las bibliotecas escolares de Álava.
Me parece un trabajo sobresaliente y que nos puede servir de mucha ayuda para todos los educadores y educadoras. 
Siguiendo sus palabras...
" En el momento actual estamos viviendo un cambio
acelerado en casi todos los ámbitos. La familia no es ajena
a ello. Crecen las proporciones de divorcios, se reconstituyen
en nuevas familias, niños y niñas de tierras lejanas
son adoptados, las figuras parentales pueden ser del mismo
sexo….. y además todas estas situaciones pueden interactuar
entre sí.
Esta guía pretende ayudar en este camino de conocimiento
y a través de un recorrido por la literatura actual presenta
un abundante número de ejemplos de diversidad familiar:
familias reconstituidas o combinadas, familias con padres
solos, familias adoptivas, familias homoparentales.
No se trata de dilucidar cual es mejor modelo de familia
sino de poner en valor la normalidad de la diversidad:
somos diferentes pero tenemos puntos de semejanza..."


!Muchas gracias y enhorabuena!


2014/03/10

Emakume protagonistak. Irakurketa gida. Las mujeres protagonistas. Guía de lectura

Aurkezten dizuet Vitoria-Gazteizko Udalaren liburutegi sarean osatutako emakumeari buruzko gida.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan...
Os presento una guía de lectura de libros sobre la mujer que ha realizado la Red de bibliotecas municipales de Vitoria-Gazteiz.
Espero que os resulte muy interesante.

Sakatu hemen/Pulsa aquí
 Hona hemen, helduentzako beste gida batzuk/ Y otras guías para adultos/adultas:

 Ermuako liburutegitik/Desde la biblioteca de Ermua

Zamudioko liburutegitik/ Desde la biblioteca de Zamudio



2014/03/07

Urdaburutarrak. Emakumearen nazioarteko Eguna


«Tira, laztana, gosari hori», «Tira, ama, gosari hori», esaten zioten senarrak eta seme-alabek. Harik eta Urdaburu anderea nazkatu eta alde egin zuen arte.

Idazlea eta marrazkilaria:  Anthony Browne
Argitaletxea: Kalandraka

Adina: 5 urtetik gorakoentzat

También en español

Arturo eta Klementina. Emakumearen Eguna

"Neskatoen alde" bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor egiten die estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen Beharrezkoak baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko lanak.

Idazlea: Adela Turin
Ilustratzailea: Nella Bosnia


Adina: 5 urtetik gorakoentzat
Argitaletxea: Kalandraka 

También en español 
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...