2019/02/14

LIBURU BERRIAK DITUGU GURE ARTEAN!!!

Gaurtik aurrera liburu berriak ditugu gure artean liburutegian.


Kontsultarako hurrengo hauek ditugu:





Irakurtzeko:


2019/02/12

ALAINE AGIRRERI ESKAINITAKO TXOKOA

ALAINE AGIRRERI ESKAINITAKO TXOKOA

Atzo Alaine Agirrek gurekin batera izan zen, eta izan zuen arrakasta ikusita, txoko bat eskaini diogu NOBEDADEen artean.



Txoko honetan Alainek berak idatzitako liburuak, Kipuren Liburutegia dituenak, maileguan hartu daitezke.

Alainek berak oparitutako Muntsro txikiak azkenengo kolekzioaren liburak ere hartzeko aukera izango duzue. Eskerrik asko Alaine!!!

ALAINE AGIRREREN HITZALDIA

ALAINE AGIRREREN HITZALDIA


Atzo, otsailak 11, Alainek Plentziako Eskolara etorri zen bisitan. 5. eta 3. mailako ikasleekin bildu zen, bere liburuetaz eta idale bizitzaz hitz egiteko.





10:00etan 5.mailakoekin bidu zen. Alaineri "Nora joan da aitona!" eta "Martin" liburuei buruzko galdera desberdinak egin zizkioten. Baita ere noiz hasi zen,idazten, liburu bat idazteko behar den denboraz, etabar.





Alainek azkenengo momentuan harritu gintuen opari batekin, bere azkenengo luburu bat oparitu zigun, "Munstro txikiak. Mamutxo bere gurasoen bila". Liburua sinatu zigun, eskolako liburutegiei men eginez.








11:00etan 3.mailakoen txanda izan zen. Hauek "Txokolatezkoa izan nahi nuke" eta "Hau ez da zoo bat!" liburuei buruzko galderak egin zizkoiten. Bestelako galderak ere egon ziren, besteak beste, berak idatzitako gustokoen duen, liburua, nork egiten dituen marrazkiak, etabar.






Bilera amaitzear geundela, Alainek opari bat egin zion taldeari, "Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina". Gero gure ikasleek alaineri sinadura mordoa eskatu zioten, eta honek plazer osoz egin zuen.






Hona hemen Alainek oparitutako liburuak eta berak idatzitakoa eta sinatuta:



Eskerrik asko Alaine!! beste batean gurekin izango zarelakoan zihur nago!! 


P.D.: Gaurtik aurrera liburu hauek eskuratu daitezke gure liburutegian.



2019/02/05

ALAINE AGIRREREN HITZALDIA





Datorren astelehenean, otsailak 11, gurekin batera izango dugu Alaine Agirre idazlea. 


Kritikak literarioak esaten dute idazle honek literatura gordina, zintzoa eta ausarta egiten duela. 


Goraipatzekoa da bere adinarekin orain arte lortutako sariak, oso gaztea baita, eta hauen artean topatzen ditugu Lazarillo Saria (2015), Zilarrezko Euskadi Saria eta Lizardi Saria (2016).



Alaineikastetxeko bi talderekin biduko da, eta aldi berean bere esperientziaz hitz egingo gaitu:



  • 10:00etan 5.mailakoekin biduko da. Hauek Alaineren bi liburu irakurri dituzte: "Nora joan da aitona!" eta "Martin". Liburu hauetaz eta beste hainbat gai desberdinetaz arituko dira.




  • 11:00eta 3. mailakoen txanda izango da. Hauek "Txokolatezkoa izan nahi nuke" eta "Hau ez da zoo bat!" liburuak irakurri dituzte, eta huei buruz eta beste zenbait gauzetan arituko dira.


ALAINE AGIRREREN BIBLIOGRAFIA

HAUR ETA GAZTE LITERATURA












Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...