2011/04/23

Aitor Arana idazlea, maiatzaren 2an



Egun berezia izango dugu Aitor Arana gurekin egotera etortzeagatik.

Aitor Arana Luzuriaga, 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaio zen.
Hamazazpi urterekin idazten hasi zen eta, hortik aurrera, 30 liburu inguru argitaratu ditu.
Itzultzailea euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.

Sari asko jaso ditu. Besteak beste; Bilintx saria, (“Azkonarren laguna”) 1989: Baporea saria (“Loaren bidez”) 1990: R.M. Azkue saria (“Afrikako semea”) 1999: Txomin Agirre saria (“Historia lazgarria”) 2000: Txomin Agirre saria. 2002: Txomin Agirre saria. 2002: Baporea saria. 2002: Toribio Altzaga antzerki saria. 2003: Liburu gaztea 2002-2003 saria. 2003: Vitoria-Gazteiz itzulpen saria; Haur literatura. 2004: BBK saria. 2006: Donostia Hiriko kutxa antzerkia. 2007: Baporea saria. 2007: Ignacio Aldekoa(“Ordaina”) 2009: Irun Hiriko Kutxa Literatur Saria. 2009: Baporea saria.(“Vampiria”) SARIAK 2009: Baporea saria. “VAMPIRIA”


Informazio gehiago jaso nahi baduzu;
Idazleak.org
Ibaizabal.com
galtzagorri.com


Irudia: galtzagorri.com

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...