46. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute .
Beti bezala, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Litereratura Aretoan zein Ahotsenea gunean.
Horrez gain, aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eraikiko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).
200 ekitalditik gora eskainiko dituzte Durangoko Azokan eta 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte.
Hurbildu eta gozatu.
Informazio gehiagoMás información
No hay comentarios:
Publicar un comentario