2012/05/03
Liburu Astean, ikasle kontalari
Liburu Eguna ospatzeko, ikasle askok beraiek baino txikerragoak diren beste ikasleei ipuinen bat kontatu zioten.
Talde bakoitzak bere erara egin bazuen ere, ume guztiek lan ederra egin zuten; ipuin bat irakurri, ikasi eta txikiei kontatu egin baizuten.
Saiatuko naiz talde bakoitzak egin zuena ahalik eta hoberen azaltzen...
Begira... eta kontaidazu zer iruditzen zaizkizun.
27an, 4. mailakoak, ikasle kontalari.
Lagunari ipuina kontatzen.
Aurreko prestakuntza. Ikasle bakoitzak ipuin bat irakurri ondoren, beraien erara idatzi eta margotu zuten. Geroxeago, historio bera ikasteaz gain, txikiekin zelan izan edo harrera ematen landu zuten.
Saio bakoitzean, gelara lagun bila joan ziren, liburutegira ekarri, ipuina kontatu eta beraien ilustrazioak erakutsi zizkioten. Ipuina kontatu ondoren liburutegian dagoen guztia erakutsi zioten, dauden liburuak partekatzen.
Bukatzeko, lagun txikiak berriro eraman zituzten beraien gelara.
Eta hau guztia egin zuten, bai 5, bai 4 eta baita 3 urtekoekin ere!!
Izugarri polita!!! Polita bezain samurra !!
Begiratu irudietan eta ados egongo zara nirekin! Baietz!!
25ean, 3. mailakoak, ikasle kontalari
3. mailako ikasleek lehenengo eta bigarren mailakoei ipuinak kontatu zizkieten Liburu Eguna ospatzeko.
Horretarako, ipuina irakurri, ilustratu, ikasi eta ikasle bakoitzari zegokion ipuinen zatia azalduz, talde osoari kontatu zioten, taldez talde, lau aldiz burutu arte.
Lan polita! Lan ederra !!!!
Ados ote zaude? Baietz
24an, 5.B taldekoak, ikasle kontalari
Liburu Eguna ospatzeko, 5.B taldeko ikasleek lau urtekoei ipuin bat kontatu zieten.
Ipuina irakurri ondoren, ikasle bakoitzari zegokion zatia ikasi eta talde bakoitzari ipuina kontatu zioten.
Eta txikiak...poz-pozik!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario