2013/04/10

Liburutegian sartzeko lehentasunak, 9,00etatik 10,00ak arteko saioan.

Eskatu zenidaten legez, aurkezten dizuet aurten erabilitako lehentasunak.
Beti bezala, baloratuko ditugu hurrengo ikasturteari begira.
Baliagarria izango zaizuelakoan, agur bero bat.



LIBURUTEGI BATZORDEAREN SAIOAREN AKTA

Data; 2012-09-14

Partaideak; Fernando, zuzendaria eta Gloria, liburuzaina.

Gai ordena; Eskolaz kanpoko ekintzetara etorriko diren ikasleak sailkatzea, eskaera asko izan dira eta.

Betidanik erabili diren kriteriok kontuan hartzen dira. Protokoloari jarraituz, hauek dira erabilitako lehentasunak;

1.- Saio osoa eskatzen dutenak (autobuseko lehenengo txandako ikasleei txanda atzeratuko zaie, aurretik aipatutakoen atzera pasatuz, zainduta baitaude monitorearekin).

2.- Egun gehien eskatzen dituztenak (beharra daukatela adierazten dutelako). Haien artean prozedura hasiko da hurrengo urratzei jarraituz;

3.- Nagusienetik txikerrerantz sailkatuko zaie.


Prozedura orokorra

A.- Egun guztiak eskatu dituztenak

  1. Nagusienetik txikerrerantz abiatuz, hasiko da 6. mailakoekin, geroxeago 5. mailakoekin etabar.

  1. Haietariko baten batek neba- arreba izanez gero, hau ere, onartuko da. (Holan etxe baterako konponbidea zihurtatzen baita). Umea oso txikia baldin bada, egoera, familiakoei azalduko zaie eta beraiek aukeratuko dute ia haurra etorriko den ala ez.

  1. Adina batera helduz gero, ez bada plaza nahikorik, haien artean zozketa bat burutuko da, eta kontuan hartuko da aurreko puntua.

B.- Saio gehien eskatu dituztenak

  1. Segidan, plaza gehiago izanez gero, kontuan hartuko dira. Beraz, lehentasunei jarraituz, 4 saio, 3 saio, 2 saio eta 1.

  1. Prozedura; 4 saio eskatzen dituztenekin hasiko da. A atalean adierazten den prozedura berberari jarraipena emango zaio.
  2. Haiekin bukatu ondoren, gauza bera egingo zaie 3 saio eskatu dutenei. Geroxeago, bi saiodunei eta bukatzeko batekoei.

C.- Saio erdia eskatzen dutenak. Eta haien artean autobuseko lehenengo txandakoak azkenak izango dira.

Prozedura; A atalean adierazten denari jarraituz.

D.- Plaza barik geratuko direnak. Itxarote-zerrenda.

Prozedura;

  1. A atalean adierazten denari jarraituz osatuko da, eskatu dituen egunetan kokatuz.

  1. Burutuko den zerrendaren ordenari jarraituz, eta beste egunetako taldean plaza libre izanez gero, proposatuko zaie egunak aldatzea.

  1. Bukatu ondoren, plaza gabeko familiei esango zaie itxarote- zerrendako tokatu zaien txanda.

  1. OHARRA; Ikasturtean zehar, baja suertatuz gero, eta zerrendako ordenari jarraituz familiakoei deituko zaie eskaintzeko.


E.- Baietza edo ezetza

  1. Eskatutako plazarekin bukatu bezain laster familiakoei baietza edo ezetza emango zaie,  ohar baten bidez.

D eta honen 3. puntuarekin bukatu ondoren, beste ohar baten bidez, familiakoei itxarote- zerrendako txanda  adieraziko zaie.


No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...