ALAINE AGIRREREN HITZALDIA
Atzo, otsailak 11, Alainek Plentziako Eskolara etorri zen bisitan. 5. eta 3. mailako ikasleekin bildu zen, bere liburuetaz eta idale bizitzaz hitz egiteko.
10:00etan 5.mailakoekin bidu zen. Alaineri "Nora joan da aitona!" eta "Martin" liburuei buruzko galdera desberdinak egin zizkioten. Baita ere noiz hasi zen,idazten, liburu bat idazteko behar den denboraz, etabar.
Alainek azkenengo momentuan harritu gintuen opari batekin, bere azkenengo luburu bat oparitu zigun, "Munstro txikiak. Mamutxo bere gurasoen bila". Liburua sinatu zigun, eskolako liburutegiei men eginez.
11:00etan 3.mailakoen txanda izan zen. Hauek "Txokolatezkoa izan nahi nuke" eta "Hau ez da zoo bat!" liburuei buruzko galderak egin zizkoiten. Bestelako galderak ere egon ziren, besteak beste, berak idatzitako gustokoen duen, liburua, nork egiten dituen marrazkiak, etabar.
Bilera amaitzear geundela, Alainek opari bat egin zion taldeari, "Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina". Gero gure ikasleek alaineri sinadura mordoa eskatu zioten, eta honek plazer osoz egin zuen.
Hona hemen Alainek oparitutako liburuak eta berak idatzitakoa eta sinatuta:
Eskerrik asko Alaine!! beste batean gurekin izango zarelakoan zihur nago!!
P.D.: Gaurtik aurrera liburu hauek eskuratu daitezke gure liburutegian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario