Mostrando entradas con la etiqueta Erakusketa ibiltaria_Zenbakiak gure hirietan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erakusketa ibiltaria_Zenbakiak gure hirietan. Mostrar todas las entradas

2012/12/03

Ezetz zenbakiak asmatu!. Buzoia.









Ikus dezakezuen legez,  buzoia prest dago zuen emaitzak jasotzeko.
Han egongo da, liburutegiko sarreran abeduaren 11 arte.

Ondo pasa!


2012/11/19

Zenbakiak gure hirietan" erakusketan, 15ean.


Hirugaren mailatik gorako ikasle guztiak pasatu ziren aipatutako liburutegiko erakusketatik.

Zenbakiez hitz egiteaz gain, hauekin lotura daukaten liburuak eta jolasak aztertzeko aukera izan zuten.
Ondoren, beraien adina eta interesa kontuan hartuz, ipuinen bat edota zenbakiei buruzko bitxikeriak  ikusi zituzten, pantaila handian.

Hauek ziren ikusitako power pointak;
Zenbakien guda.
Arabiar ipuina.
Zenbaki arabiarren logika.
Zenbakien edertasuna.

Galdetu beraie eta ikusiko duzue!!



Mila esker BBKkoei erakusketa ibiltari hau bidaltzeagatik liburutegira.

2012/11/15

"Zenbakiak gure hirietan" erakusketan, 13an.

Aurreko egunean, 13an, erakusketa zabaldu genien eskolako aurrei eta liburutegitik pasatu ziren lau eta bost urtetakoez gain lehenengo eta bigarren mailetako guztiak.

Handik izan ziren beraien herrian zenbakiak non topatzen dituzten adierazten, zebakiekin zer ikusirik daukaten liburuak zein jolasak aztertzen eta hauei lotura emanez ipuinak ikusten, pantaila handian.

Taldea, adina eta interesaren arabera hauxek izan dira ikusitako ipuinak;
Hiru txerrikumeak.
Ahunta eta zazpi antxumeak.
Hiru bidelapurrak.
Zenbakien guda.

Galdetu beraiei eta azalduko dizuete ikusi duten guztia.




2012/11/13

Zenbakiak gure hirietan", erakusketa ibiltaria.



Beste erakusketa ibiltari bat heldu zaigu Plentziako Kipuren liburutegira, Matematikak eskolako liburutegietan" kanpaina barruan eta BBKkoei esker, ohi denez.
13an eta 15ean ia-ia eskolako ikasle gehienak etorriko dira ikustera; lau urtetik gorako ume guztiak, hain zuzen ere.
Beraz, zenbakien inguruan beste ekintza batzuk antolatuko ditugu geure haurrak zenbakien beharraren garrantziaz kontura daitezen.

Eta zuok, familiakoak, prest ote zaudete zuen seme-alabekin zenbait ekintzetan parte hartzera?

Baietz!!!

Bada, adi egon blogean agertuko diren hurrengo berriei!!!

Anima zaitezte eta laster arte!!!


Nos ha llegado a la biblioteca una nueva exposición itinerante. En este caso, dentro de la campaña "Las matemáticas en las bibliotecas escolares", la BBK nos ha envíado la exposición Los números en las ciudades".
Los días 13 y 15  vendrán a visitarla casi todos los niños y niñas de la escuela a partir de los cuatro años en adelante. Además, organizaremos varias actividades en torno a los números con el objetivo de que nuestros niños y niñas aprecien la necesidad de los números.

¿Y, queridas familias, os animaréis a participar junto con vuestros hijos e hijas en alguna actividad que organicemos en torno a los números?

!Seguro que sí!!!
!Pués atención a las nuevas noticias que os aparezcan en el blog!!

!Ánimo y hasta pronto!




Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...