Mostrando entradas con la etiqueta komikiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta komikiak. Mostrar todas las entradas

2014/09/23

Auzokide berriak. Kulturarteko hezkuntza lantzeko material aproposa.



Sakatu hemen/Pulsa aquí


Auzokide berriak 11 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arrazakeria saihesteko heziketa-proposamena da.
Ekimen honen euskarri nagusia komiki bat da. Komikiaren orrialdeetan, neskek eta mutilek pertsonaia eta istorio desberdinak aurkituko dituzte, eta horiek guztiek hiritartasunaren balioei, migrazio-prozesuei eta kulturarteko bizikidetzari buruzko gogoeta egiteko gonbita egingo diete.
Heziketa-materialak EDEXek egin ditu, kulturarteko hezkuntzako adituen parte-hartzearekin eta babesarekin. Ekimena Eusko Jaurlaritzak babestu zuen.


Los nuevos vecinos es una propuesta educativa para prevenir la xenofobia y el racismo entre adolescentes de 11 a 14 años.
El soporte central de esta iniciativa es un cómic. En sus páginas, chicas y chicos encontrarán personajes e historias que les invitarán a reflexionar sobre los valores ciudadanos, los procesos migratorios y la convivencia intercultural.
Los materiales educativos han sido elaborados por EDEX, con el concurso y apoyo de expertos en educación intercultural. La iniciativa fue apoyada por el Gobierno Vasco.




2010/06/03

Liburutegiko komiki tailerrean asmatuak

Hementxe dituzuen komikiak ikasleek burututakoak dira.
Finak dira gure umeak: pertsonaia eta gidoitxoa asmatu, irudiak sortu, egokitu...
Langile finak, benetan!.

Liburuxka hau liburutegian ere topa dezakezu.

Zer iruditzen zaizue?. Adierazi zure iritzia komentarioetan klikatuz, mesedez.


2010/05/28

3.Bko komiki liburuxka

Liburutegiko komiki tailerrean 3.Bko ikasle guztiek parte hartu dute.
Beraien lehendabiziko komikia da. Istorioa asmatu, irudiak garatu...bai ederra beraien ahalegina.
Begirada bat eman nahi badiozue...liburuxka hau liburutegian izango duzue eta, nola ez, hementxe ere.
Baietz polita dela!


2010/01/26

Iaz umeek asmatutako komikiak

Beitu, iazko komiki tailerrean umeek garatutako komikiak.
Bai politak, interesgarriak eta entretenigarriak direla.
Animatuko ote zara zure komikiak asmatzera? Etorri eta ikusiko duzu!!!



Komiki tailerra liburutegian

Tintin-i buruzko erakusketari esker, komikiak garatzeko piztutako jakin-minari erantzuna emateko asmoz, komiki tailerra garatuko dugu liburutegian.


2010/01/20

Tintin-i buruzko erakusketa



Tintin-i buruzko erakusketa ibiltaria eskolako liburutegira heldu da, BBKko eta ACEXekoei esker.
Tintin komikiaz eta bere egile ospetsuaz, Hergé komikaliriaz, zertxobait ikasteko aukera izango dugu. Bereziki 21ean eta 22an, eskolako talde gehienak liburutegiatik pasatuko baitira, erakusketa hau ikustera.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...