Mostrando entradas con la etiqueta azoka. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta azoka. Mostrar todas las entradas

2018/12/05

Durangoko azoka 2018an

Gogoratu egun hauetan Durangoko azokara hurbiltzera.
Han liburuak, diskak, ipuin kontalariak... azken nobedadeak topatuko dituzu.
Hurbildu eta gozatu!

Recuerda acercarte estos días por la Feria de Durango donde encontrarás las últimas novedades sobre discos, libros y mucho más.
!Acércate y disfruta del día!

Informazio gehiago/Más información

2017/12/04

52. Durangoko Azoka

Jose Antonio Sistiaga

52. edizio beteko du aurten Durangoko Azokak, eta, azken urteotako ohiturari eutsiz, bost eguneko iraupena izango du literatura eta musika ardatz dituen Euskal Herriko azoka preziatuenak. Hain zuzen ere, abenduaren 6tik 10era egongo dira zabalik Landako guneko ateak, 10:00etatik 20:00etara.
Azoka, horrenbestez, euskal idazle eta musikarien proiektu berrien erakusleiho bihurtuko da, beste behin ere. Hala, kulturaren plazara gerturatzen direnek mota guztietako jarduerak aurkituko dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, emanaldiak, haurrentzako ekintzak, tailerrak, ikuskizunak… Hori guztia, 700 metroko eremu batean, hainbat gunetan banatuta (Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Plateruena, Irudienea, Szenatokia, Kabi@ eta Azoka TB).

Hurbildu eta gozatu!

La Feria de Durango cumplirá este año su quincuagésima segunda edición, en la que la cita cultural de referencia en Euskal Herria tendrá una duración de cinco días. El espacio de Landako se abrirá entre los días 6 y 10 de diciembre.
Además de, por supuesto, de ofrecer nuevo material de creadores musicales y literarios vascos, el espacio de 700 metros cuadrados dará cabida en sus diferentes zonas (Ahotsenea, Saguganbara, Plateruena, Irudienea, Szenatokia…) a conciertos, charlas, actividades infantiles, talleres, espectáculos, proyecciones…

!Acercate y disfruta! 

2015/12/03

50. Durangoko Azoka

Zumetaren artelana, 50.ean

Urtero bezala, zubi honetan Durangoko Azoka zabalduko da.
Antolatzaileek argi azaltzen duten bezala:


Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.
Azokako aurkezpen aretoan, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte edota edozein gizarte eragilek lekua edukitzen du bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko.
Azokari lotuta, Haur Literatura Aretoa zabaltzen hasi zen urtero. 12 urte arteko ume eta gaztetxoak literaturaren mundura modu aktiboan gerturatzeko gunea. Gaur egun, Saguganbara du izena. Apurka-apurka, azken urteetan gune berriak sortzen joan dira Azokaren bueltan.

ONDO PASA!

Egitaraua Programación


La Feria de Durango es el lugar idóneo para conocer los trabajos de editoriales y discográficas de Euskal Herria. Escritores y músicos tienen la oportunidad de acercarse a sus lectores y oyentes. Es la ocasión para presentar y conocer los nuevos trabajos. Pero tal y como sucedía al principio, la feria de hoy en día no es solo un feria de libros y discos. Los primeros días de diciembre, Durango es el lugar de encuentro de euskaldunes y aficionados a la cultura vasca y ofrece una oferta cultural amplia para todo tipo de públicos.
Unido a la feria, todos los años se abren las puertas del Haur Literatura Aretoa. Es el lugar donde niños y jóvenes de hasta 12 años tienen la oportunidad de acercarse a la literatura de una forma activa, de incentivar el gusto por la lectura en euskera en los niños y ofrecerles un lugar que sea del gusto de ellos.

!Y A DISFRUTAR!

2013/11/29

48. Durangoko Azoka

48. Durangoko Azoka zabalik egongo da gutxi barru, 2013ko abenduaren 5etik 8ra hain zuzen ere. Aurten nobedadeak dakartza zazpi guneetan.
Ez ahaztu horra joatea, primeran igaroko duzu eta!

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

Itziar Okariz artistak eginiko kartela
Dentro de pocos días, del 5 al 8 de diciembre, se abrirá de nuevo la Feria de Durango. Este año con muchas novedades en sus siete espacios.
! Ve y disfruta!
Para más información, pulsa aquí.

2012/12/04

47. DURANGOKO AZOKA


47. Durangoko liburu eta disko azoka zabalduko da laster, 2012ko abenduaren 6tik 9ra.

Interesgarria irudituko zaizuelakoan...

Informazio gehiago; sakatu hemen


Dentro de poco, del 6 al 12 de diciembre, se abrirá la 47.ª edición de la Feria de Durango.
Espero que os parezca interesante...

Más información; pulsa aquí.


2011/12/04

46. Durangoko Azoka



46. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.

Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute .

Beti bezala, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Litereratura Aretoan zein Ahotsenea gunean.

Horrez gain, aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eraikiko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).

200 ekitalditik gora eskainiko dituzte Durangoko Azokan eta 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte.

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago

Más información

2010/12/04

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




45. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute; 505 nobedade, hain zuzen ere.
Horrez gain, beti bezala; haur literatura, ekitaldi bereziak, musikarien zein idazleen sinadurak...

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago.

2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...