Mostrando entradas con la etiqueta Liburu Eguna 2016. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburu Eguna 2016. Mostrar todas las entradas

2016/06/29

Liburu emate kanpainari esker

Liburu emate kanpainari esker lortutako liburu asko eta asko heldu zaizkigu liburutegira.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi haurren partez!


2016/05/17

Plentziako eskola sorgindua. Liburu ibiltaria

Aurkezten dizuet 3.mailatik gorako umeek asmatutako liburu ibiltari berria.
Sartu eta ikusiko duzu zein entretenigarria den.
Ondo pasa!!



Antton Irusta gurekin Liburu Egunean

Oso entretenigarriak ziren Antton Irustak eskainitako saioak. 
Haurrek, ikus dezakezuen legez, primeran igaro zuten.

Eskerrik asko Antton saio hauek gurekin partekatzeagatik!!






Eskolako ama batzuk ipuin kontalari.

Aurten, eskolako ama batzuk hurbildu dira ipuinak kontatzera, Liburu Eguna gurekin ospatzeko.
Solasaldi ederrak eskaini dizkigute ahalegin eta ilusio handiz!
Eta haurrak, poz-pozik!!

Eskerrik asko guztioi!

Jesica Fernandez

Nerea Larrinaga

Frances Egerer. Alemanez kontatu zien.

Ikasle kontalari Liburu Egunean

Ikasle askok eta askok beste batzuei aurretik irakurritako zerbait kontatu zieten Liburu Eguna ospatzeko;  ipuinak, olerkiak, txisteak, igarkizunak...
Hemen dituzu haietariko batzuen argazkiak.

Baietz giro! Ederra igaro genuen!

5.A gelako ikasleak. Ipuinak.
 
 5.B gelako ikasleak. Ipuinak.

3.B gelako ikasleak. Olerkiak, txisteak eta igarkizunak.
 

2016/05/16

6.Ako ikasleen antzerkia: Liburu magikoa. Apirilaren 22an.

Liburu Eguna ospatzeko asmoz, Liburu magikoa antzerkia eskaini ziguten 6.A taldeko haurrek, emanaldi batzuetan.
Baino lehen, lan handia hartu zuten. Gidoia asmatu, egokitu, apaindu, ensaioak egiten eta antzezteko unetan freskotasun eta bizitasun handiz eskaini zizkiguten solasaldi eder hauek.

Bai ederra beraien antzezlana!
Bikain!
Zorionak, antzerki horretan parte hartu duzuen guztioi eta, bereziki, Clara andereinori!


2016/05/12

Ipuinen elkartruke. Ikasle kontalari.

Hau, bai lan ederra Liburu Eguna ospatzeko!
4.A taldeko haur bakoitzak ipuin bat asmatu, idatzi eta ilustratu egin zuen liburu bat osatu arte. Geroxeago,   beste gela batzuetako ikasleei sortutako ipuina kontatu zien.

Hemen dituzu ekintza batzuen argazkiak, guztiak ez badira ere.
 21ean, 2.B taldekoekin. Eta txikitxuek, aurretik mila aldiz irakurritako ipuina kontatu zieten


22an, 1.Bko haurrekin


Eta hemen, sortutako ipuinak.

Baietz entretenigarriak!!

2016/04/27

Antton Irusta idazlea zein ipuin kontalaria gurekin 28an

Antton Irusta ipuin kontalaria etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera. Eta horretarako solasaldi ederra eskainiko die 5. eta 3. mailako ikasleei!!

Ez da beharrezkoa esatea Antton Irusta, ipuin kontalaria izateaz gain, oso idazle ospetsua dela.

Bai sorte ona gurea!!


Gehiago badaude ere, hementxe Antton Irustak idatzitako liburu arrakastatsu batzuk gure liburutegian:


Antton Irustari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu sakatu hurrengo esteketan:

Ipuinen tailerra liburuak jasotako saria
Ipuinen tailerra: azala eta sinopsia 

Biografia 


Antton Irusta ipuin kontalari 
 
Bibliografia



2016/04/26

"Frantzesko eta Wolinda" ipuin ibiltaria heldu zaigu

Begira zein polita gure eskolako txikiel asmatutako ipuina, Liburu Eguna dela eta
Eta zelan burutu dute? Bada, bi urteko haurrek hasiera eman diote, hiru, lau eta bost urtekoek zein lehenengo maiakoek garapenaz arduratu dira eta bigarren mailakoek ipuinaren bukaera asmatu dute.
Baieztz polita!!

2016/04/25

6.Bko ikasleen antzerkia: Patxizuri eta zazpi erraldoiak. Apirilaren 21ean.

Apirilaren 21ean, 6.Bko ikasleek Patxizuri eta zazpi erraldoiak antzerkia antzeztu ziguten bi emanaldietan, bata eskolako txikiei eta bestea ikastetxeko nagusiei zuzenduta.
Horretarako, aurretiko lana handia zen. Lehenik, ipuin klasiko baten moldaketa burutu zuten. Bigarrenik, moldaketa horretara eratu ziren gidoia ikasten, ensaioak eta ensaioak egiten eta eszenatokia prestatzen ekin zieten. Eta azkenik, antzeztu egin zuten gure aurrean gure gozamenerako.
Bai saio ederrak!
Bikain!
Zorionak antzerki horretan parte hartu duzuen guztioi, bai ikasleei baita Nerea irakasleari ere!




Rosa Martinez eta bere txontxongiloak 18an

Rosa Martinez ipuin kontalaria etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera. Baina, ez zen bakarrik etorri. Bere txontxongiloekin etorri zen ipuinak kontatzera hiru eta lau urteko haurrei, zein lehenengo mailako ikasleei, hain zuzen ere.
Ume guztiak aho zabalik!
Liluratuta!
Saio ederrak, benetan!


2016/04/21

Liburu Eguna ospatzeko egitaraua, 2016an

Urtero bezala, mila iharduera burutzen ari gara Liburu Eguna ospatzeko!
Zelako lana aurretik egindakoa!
Eta ekintzak burutzen diren bitartekoa!
Txalotzeko, benetan!!

Baietz politak!!
Baietz dibertigarriak!

Jakin nahi baduzu zertan datzaten, adi egon!!



2016/04/16

Rosa Martinez ipuin kontalaria gure liburutegian, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Rosa Martinez ipuin kontalaria etorriko zaigu ipuin batzuk gurekin partekatzera, Liburu Eguna ospatzeko asmoz.
Eta han izango da hiru eta lau urtekoei, zein lehenengo mailakoei ipuinak kontatzen bere txontxongiloez baliatuz.
Bai sorte ona Rosa Martinez gurekin berriro egotea!!


 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu...
Galtzagorri elkartean
Rosa Martinez web orrian

Eskerrik asko AMPAkoei animazio hauek eskaintzeagatik!

Liburu Eguna, apirilaren 23an


Gutxi barru, urtero bezala Liburu Eguna ospatuko dugu eskolan.
Badakizu zer egingo dugun egun berezi hori ospatzeko?
Bada, adi egon eta ikusiko duzu!!

Se aproxima el Día del Libro y, como siempre, para celebrarlo realizaremos diferentes actividades en el centro.
¿Quieres saber cuales?
Pués, estáte atento y...lo sabrás.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...