2011/05/27

ACEX erakusketan egon ginen, aurten ere






Bestetan bezala, Acex erakusketa ikustera joan ginen aurreko astean.
Gauza asko ikusi genuen; erakusketa bera, beste eskola bateko ikasleek La muerte del bosque antzerki lana antzeztu ziguten, beste batzuen poesia...
Eta baita tailerretan parte hartzeko aukera ere.
Ezetz asmatu gure umeek egindako komikiak?

Ikusi nahi badituzue ostiraleko ekintzak zein argazkiak klikatu goiko irudian.

Eta aste osokoak nahi badituzue klikatu HEMEN

Como en anteriores años, este curso también nos hemos acercado a ver la exposición de ACEX con los niños y niñas de la biblioteca.
Tuvimos ocasión de ver, además de la propia exposición, los espectáculos realizados por otros centros; el teatro "La muerte del bosque" y poesía.
Y además participamos en varios talleres.
A que no adivinas cuales son los comics que hicieron los nuestros?

Si quieres ver las actividades y fotos correspondientes al viernes pincha en la imagen.

Y si quieres ver las de toda la semana pincha AQUÍ

2011/05/23

Gure irakasle kontalariak

Dakizuen legez, Liburu Eguna zela eta, irakasle batzuek eskaini zuten beraien burua txikerrei ipuinak kontatzeko.
Haietatik, gurekin egon zenari eta, egun, beste ikastetxe batean lan egiten duen Patricia irakasleari eskerrak eman nahi dizkiot ipuinak kontatzeko prest egoteagatik. Besarkada handi bat berarentzat eta eskerrik asko, guztion partez!

Begira, zein ondo igaro zuten!!!



Lucia Castrillejorekin bi urtekoak





Lucía Bastero hiru eta lau urtekoekin





Pello eta Ander ikaslea, 5 urtekoekin.







6.Dkoak, ikasle kontalariak, 5 urtekoekin.

Pasatu dizkidate hurrengo argazkiak eta, ikus dezakegun legez, ederra izan zen 6.Dko ikasleen garatutako lana!
Eta txikerrak?
Liluratuta!!

Hemendik eskerrak, bai Ana irakasleari, bai ikasle beraiei!




2011/05/22

RSME-IMAGINARY erakusketa


Berri honen bidez, gogorarazi nahi dizuet oraindik Imaginary erakusketa martxan dagoela.
Informazio gehiago jaso nahi baduzue klikatu irudian.

Esta pequeña entrada es para recordaros que la exposición Imaginary sigue en marcha.
Si queréis más información pinchar en la imagen.

2011/05/18

Gogoratzen al duzue Clown erakusketa?

Gloria Fuertesek egindako Cómo se dibuja un payaso poesian oinarritutako powerpointa eskaini nien ume guztiei. Marrazkia egitera gonbidatu nien eta...
Begira zer egin zuten geroxeago, irakasleekin!
Egia esan, nik eskaneatu eta liburua osatu dut, besterik ez.
Lana zein irudimena... beraiena izan da.

Lan bikaina!
Ezin politagoa!





Hemen daukazue 1. eta 2. mailakoen lana.
Gutxi barru, 3. eta 4.mailakoa eskainiko dizuet

Eta ez ahaztu zuen iritzia jaso nahi genukeela, mesedez.

ACEX erakusketa 2011



ACEX programak, urtero antolatzen duen erakusketa nagusia martxan dabil, Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Astelehenetik hasita(ostirala arte) goiz eta arratsaldez, ikastetxeetako proiektuetan sortzen diren ikasleen ekoizpenak ikusi ahal izango dituzue.
Plentziako Kipuren liburutegikoak barne.
Honekin batera, hainbat tailer ere zabalik egongo dira.

Informazio gehiago klikatu irudian.

Ya está en marcha la exposición que el Programa ACEX Bizkaia organiza todos los años con los trabajos desarrollados en los distíntos proyectos de centro en los que está presente.
Incluídos algunos trabajos desarrollados en la nuestra, la Biblioteca de Kipu
.
Con horario de mañana y tarde y en el Centro Cultural Clara Campoamor de Barakaldo, podeis ver estos trabajos y participar en los talleres que se han organizado.

Para más información clica en la imagen.

2011/05/16

Liburu museoak. Bikain!

Begira, aurten ikasleek sortutako Liburu Museoak.
Liburu bat irakurri ondoren, barneko istorioa aztertu, horren mamia sustatu eta...adierazi egin dute.
Baietz ederrak!

Ezetz asmatu zein den eta zein?. Egin proba!

Klaudia eta baloien sekretua.

Hilerriko mamuak.

Hortxe-hortxe, urrun.



6.Dko ikasleak, ipuin kontalariak

Iaz bezala, aurten ere, talde hau animatu da txikerrei istorio bat kontatzera.
Lan bikaina! Bai beraiena eta baita Ana irakaslearena ere!
Eskerrik asko guztion partez eta, bereziki, antzerkitxo hau jaso zuten haurren partez!!


3. mailako ikasleak, ipuin kontalariak

3. mailakoek, egindako Liburu museoaz baliatuz, lehenengo eta bigarren mailakoei irakurritako liburuaren istorioa kontatu zieten, ahalegin handiz. Eta are gehiago, zelan erabaki zuten zer ipini eta zelan Liburu Museoa osatu zuten.
Txikerrak, aldiz, liluratuta geratu ziren eta prest hurrengo ikasturtean beraiek gauza bera egiteko.

Bai liluragarria!.



2011/05/09

Janire eta Aitor ipuin kontalariekin Kipuren liburutegian

Janire eta Aitor etorri zitzaizkigun Liburu Eguna ospatzera eta lehenengo eta bigarren mailako guztiei ipuinak kontatu zizkieten.
Txikerrak liluratuta geratu ziren!
Oso ondo igaro genuen!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik:


Juan Luis Mugertza idazle bidaiaria

Juan Luis Mugertzak 5. mailakoei berak Indian burututako bidaiari buruzko hitzalditxo bat eman zien.

Harrituta geratu ziren eskainitako argazkiekin eta, are gehiago, hango ohiturak eta bizimodua ikustean!!


Juan Luis Mugertza idazlearekin

Juan Luis Mugertza idazlea gurekin egon zen gure Kipuren Liburutegian.
Azaldu zigun zer nolako prozedura egin behar den liburu bat osatzeko eta adierazi ere egin zuen bere liburu gehienak berak eginiko bidaietan oinarrituta daudela.
Bai interesgarria!
Ikasleek, aldiz, liburua irakurri eta horretaz Liburu Museo bat asmatu zuten
Bai liluragarria! Idazlearen ustetan bitxia. Inon ikusi gabea.




Aitor Arana idazlearekin

Aitor Arana idazlea gurekin egon zen gure liburutegian.
Liluratuta geratu zen gure umeek egindako Liburu Museoekin! Ez zuela inoiz halakorik ikusi adierazi zigun!
Begira, zein ondo igaro zuten gure haurrek!


2011/05/05

Janire eta Aitor ipuin kontalariak, 6an

Janire eta Aitor ipuin kontalariak etorriko zaizkigu Liburu Eguna ospatzera.

Eta norekin egongo ote dira?

Bada, lehenengo eta bigarren mailakoekin!

Bai suerte ederra beraiena!!!!

2011/05/03

Hortxe-hortxe urrun


Juan Luis Mugertzaren liburua da.
Idazlea guregana etorri baino lehen 6.mailako ikasleek irakurri dute.



Bide bazter askotan ferryrako billeteak erosteko aukera eskaintzen dute.

—Niri itsasontzi hau gustatzen zait, Uxue. Eta zuri? —galdetu dit Leirek.

Leireren hitzek Omar ekarri didate gogora. Guk ferry dotore eta eroso batean igaroko dugu itsasartea, baina Omarrek nola gurutzatuko zuen? Hala ere, Omar gurera heldu da, baina beste asko... Egunen batean, horren gainean galdetuko diot Omarri, ea zer dioen.


Marrazkilaria: Ivan Mata.
Argitaletxea: Ibaizabal. Gaztetxo! bilduma
Adina: 10 urtetik aurrera.


Informazio iturria eta argazkia: Ibaizabal



Juan Luis Mugertza idazlea, 5ean



Juan Luis Mugertza Unanue etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera.

Juan Luis Mugertza Elgoibartarra jaiotzez; egun, Berangon bizi da. Euskal Filologian lizentziatuta eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Lehenago euskara irakaslea izan zen eta Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra euskaltegian urte batzuk eman zituen.
2001.urtean BBK-Egunkaria erreportaje lehiaketaren hirugarren saria irabazi zuen.

Eta 5ean gurekin egongo da.
6. mailakoek irakurri duten berak idatzitako liburu bat, Hortxe-hortxe urrun, konpartituko dute idazlearekin. Eta horren inguruan dagoen guztia.
5. mailakoek, aldiz, berak eginiko bidaiei buruzko elkarrizketa izango dute, Etiopia eta Indiari buruzko elkarrizketa hain zuzen ere.

Oso interesgarria izango dela ziur nago!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

Euskal Idazleen Elkartea
Galtzagorri elkartea
Ibaizabal argitaletxea

2011/05/02

3.eko ikasle kontalariak, 5ean

Aurten, iaz bezala, talde batzuk animatu dira Liburu Museoak osatzera. Gutxi barru, guztiak aurkeztuko dizkizuet irudi batzuen bidez. Ez kezkatu!.

Baina, 3. mailakoek beraiek sortutako Liburu Museoaz baliatuz.... 1. ziklokoei azalduko diete liburu horren istorioa.

Bai, ekintza polita dela!

6.Dko ikasle kontalariak, 4an eta 5ean

Iaz bezala, aurten ere, talde honetako ikasleek ipuinak kontatuko dizkiete txikerrei.

Gogoratzen al duzue iazko kontakizunak? Klikatu hemen
Oso ekintza ikaragarri polita eta landua zen.

Baietz animatuak direla!!!

Bada, imajina ezazue zer burutuko duten hurrengo asteazkenean eta ostegunean!!

Gutxi barru, berriak izango dituzue!

Irakasle kontalariak, 3an eta 4an

Gure irakasle batzuk, Liburu Astea ospatzeko nahian, animatu dira ipuinak kontatzera.
Eta nortzuei izango ote da? Ezetz asmatu?. Bada, eskolako txikerrenei, noski !!!

Asteartean, 3an;

Lucia Basterok, 4 urteko guztiei.
Lucia Castrillejo, 2 urteko haurrei.
Pellok, 5 urteko umeei.

Eta asteazkenean, 4an;

Patriciak, hiru urteko guztiei.

Primeran igaroko dute!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...