Aurreko abenduan, Ezeztz zenbakiak asmatu! kanpainan parte hartzaile guztiei jolas txiki bat oparitu genien.
Eta guztia asmatu zuten haurrei...diplomatxo bat.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, umeei zein familiakoei, bihotzez!!
El pasado diciembre regalamos un pequeño juego a todos y todas las partcipantes en la campaña Ezetz zenbakiak asmatu! Y un diploma a todos los/las acertantes.
Desde aquí os quiero agradecer sinceramente vuestra participación, tanto a los niños y niñas como a las familias.
Mostrando entradas con la etiqueta ezetz zenbakiak asmatu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ezetz zenbakiak asmatu. Mostrar todas las entradas
2013/01/29
2012/12/20
Ezetz zenbakiak asmatu! Emaitzak.
Hasi baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuet lehiaketa edo jolas txiki honetan parte hartu duzuen guztioi, ikasleei zein familiakoei.
Hemen aurkezten dizkizuet proben emaitzak.
Hala eta guztiz ere, azaldu nahi dizuet, nire ustez, garrantzitsuena izan dela ahalegintzea, partekatzea, solasaldi txiki bat familiakoekin izatea...bizitzaren gauzetan gertatzen den bezala.
Espero dut zuok nik bezain ondo igaro eta gozatu zenezatela!!!
Mila esker!!!
!Muchas gracias!
Hemen aurkezten dizkizuet proben emaitzak.
Hala eta guztiz ere, azaldu nahi dizuet, nire ustez, garrantzitsuena izan dela ahalegintzea, partekatzea, solasaldi txiki bat familiakoekin izatea...bizitzaren gauzetan gertatzen den bezala.
Espero dut zuok nik bezain ondo igaro eta gozatu zenezatela!!!
Mila esker!!!
Antes de empezar, quiero daros las gracias a todos y todas los que habéis tomado parte en este pequeño juego, tanto a los alumnos y alumnas como a las familias.
Aquí os presento los resultados.
Sin embargo, quiero comentaros que, a mi parecer, lo más importante ha sido tomar parte, esforzarse, compartir un rato de entretenimiento con la familia, los amigos/as... tal y como sucede en la vida misma.
!Espero que hayáis disfrutado tanto como yo!
Etiquetas:
berriak,
ezetz zenbakiak asmatu,
lehiaketak,
PARTE HARTU,
Zenbakiak gure hirietan
2012/12/03
Ezetz zenbakiak asmatu!. Buzoia.
Ikus dezakezuen legez, buzoia prest dago zuen emaitzak jasotzeko.
Han egongo da, liburutegiko sarreran abeduaren 11 arte.
Ondo pasa!
Ezetz zenbakiak asmatu!. Erantzuteko orria.
Aurretik azaldu nizuen legez, hemen daukazue lehiaketatxo honetarako erantzuteko orria.
Badakizue, fotokopiatu, bete eta liburutegiko horretarako izango duzuen buzoian sartu beharko duzuela.
Ez ahaztu zuen izenak eta taldea adieraztea.
Eta ondo pasa!!!
2012/11/30
Ezetz zenbakiak asmatu!. 10.proba
10.a eta azkena!
SUGE MAGIKOA
1 eta 9 bitarteko zenbakiak sugearen zirkuluen gainean jarriko ditugu modu berezi batean, hiru zenbakiko lerro bakoitzaren batuketa 13 izan dadin.
2012/11/29
Ezetz zenbakiak asmatu!. 9.proba.
9
TRATU ONA?
Tratu ona iruditzen al zaizu lanean hasi eta lehenengo egunean 1€ kobratzea, bigarrenean bikoitza eta beti aurreko eguneko irabazia bikoiztuz joatea?.
Zenbat irabaziko zenuke 30. egunean?.
Aukeratu ;
A. 400.000 € baino gutxiago
B. 400 000.00 € baino gutxiago.
C. 4.000 € baino gehiago.
2012/11/28
Ezetz zenbakiak asmatu!. 8.proba.
8
ZORATZEKO LERROA
1 eta 8 bitarteko zifrak hurrengo lerroko koadroetan jarriko ditugu, modu jakin batean: ordena batean zein bestean begiratuta, elkarren ondoan dauden bi zenbakiren arteko kenketa inoiz ez dadin izan 4 baino txikiago.
2012/11/27
Ezetz zenbakiak asmatu!. 7.proba
7
FAMILIA HANDIA
Mutil batek dio: “Anai adina arreba dauzkat, baina nire arrebek anai kopuruaren erdia adina ahizpa dituzte”.
Zenbat dira?.
2012/11/26
2012/11/23
2012/11/22
Ezetz zenbakiak asmatu!. 4. proba
4
BRAILLE SISTEMAN...
Animatuko ote zara Braille sisteman egindako eragiketaren emaitza asmatzera eta idaztera?
2012/11/21
Ezetz zenbakiak asmatu!. 3. proba
3
KONTSEKUTIBORIK EZ
1 eta 8 bitarteko zenbakiak jarri beharko dituzu; baina kontuz ibiliko zara zenbakiko batek ere zenbaki kontsekutibo bat aldamenean izan ez dezan, horizontalean, bertikalean eta diagonalean.
Lortuko ote duzu?
2012/11/20
Ezetz zenbakiak asmatu!. 2. proba
2
LORE MAGIKOA
1 eta 9 bitarteko zenbakiak lore honetako koadroetan jarriko dituzu modu jakin batean, hiru zenbakiko lerro guztien batuketa 15 izan dadin?
2012/11/19
Ezetz zenbakiak asmatu !. 1.proba
1
Gure matematiken historiako anekdota giza, hona hemen Arratiako aranako errotarriek erabiltzen zuten zenbaki-sistema, Bizkaian 1100 urte inguruan.
Asmatuko ote zenukete batuketa honen emaitza, beraien zenbaki-sisteman?.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









