2010/12/22

8. Kiliko aldizkaria argitaratu dugu

Hemen daukazue 9etatik 10ak arteko liburutegiko umeek garatutako azken aldizkaria.

Bere barnean denetarik aurki dezakezue: Xabier Amuriza Euskara Egunean, bitxikeriak, mineralak, animaliak, astronomia, txontxongiloak, antzerkitxoak, entretenigarriak...
Eta baita 4.Dkoek egindako ipuin lehiaketaren ipuin irabazlea.

Sartu... eta gozatu!

Zuen iritzia jasotzea gustuko genuke. Anima zaitezte!



Horrez gain, dakizuen legez, aldizkari hau liburutegiko beste blog batean topatuko duzue, KILIko aldizkarian hain zuzen ere.

IRRIA aldizkari berria gure liburutegian !



Kalitate handiko aldizkari berri bat kaleratu dute euskaraz, Irria aldizkaria, hain zuzen ere.
Horretan, primerakoak diren idazle eta marrazkilari...batzuek parte hartuko dute.
Liburutegi honetatik, umeen partez, eskerrak eman nahi nizkizueke kalitatezko aldizkari hau ateratzera ahalegintzeagatik !!

Hemendik aurrera, gure liburutegian izango dugu. Falta barik!! Zalantza barik!!

2010/12/09

Xabier Amuriza Plentzia ikastetxean




Euskara Egunean, Xabier Amurizarekin egoteko aukera ezinhobea izan zuten eskolako hiru urtetik gorako ume guztiek.

Eta oso ondo igaro zuten, ondo baino hobeto esango nuke nik. Hauxe zen ikusten zena: haurrak aho zabalik, barrezka, bertsoak asmatzen eta osatzen....

Hau plazerra!.

Hau maisu lana!.

ARMIX max - mix


Etxean al zaude, asperturik eta zer egin jakin barik?. Eta esperimentu politak eta errazak egitea gustuko baduzu zergatik ez dituzu etxekoekin egiten?.
Ez dakizu non topatu?. Bada pista bat eskainiko dizut; liburu hau irekitzen baduzu...

Klikatu irudian informazio gehiago jaso nahi baduzu.

¿Estás en casa, aburrido/a y sin saber que hacer?. ¿Y si probaras a hacer con los/las de casa alguno de esos experimentos científicos fáciles e interesantes que te gustan?.
¿No sabes donde encontrarlos?. Pués, te daré una pista: Abre este libro y...


Más información clicando en la imagen.

2010/12/05

Gabonetarako liburuen gomendioak

Ohi denez, gabonetan, ACEXekoek irakurketarako iradokizunak aurkezten dizkizuegu.

Como todos los años por estas fechas, os presentamos unas sugeréncias de lectura.



2010/12/04

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




45. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute; 505 nobedade, hain zuzen ere.
Horrez gain, beti bezala; haur literatura, ekitaldi bereziak, musikarien zein idazleen sinadurak...

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago.

2010/12/02

Xabier Amuriza bertsolaria, Euskara egunean Plentzia ikastetxean


Argazkia: bertsoa.com

Bai sorte ona gurea!
Euskara eguna ospatu nahi eta hara nor datorkigun!.
Xabier Amuriza!.

!Menuda suerte la nuestra!
Queremos celebrar el Día del Euskara y... ¿quién nos viene?
!Xabier Amuriza!

Bertsolari, politikari... eta idazle berritzailea dena gurekin goiza igarotzeko prest dago.
Berritzailea eta emankorra da Amuriza.
Arlo askotako liburuak, hainbat liburu, zenbait disko, kantarientzat letra eta bertso ugari eskaini dizkigute.

Bertsogintzari berritasun handiak ekarri zizkion; bere hizkera (hizkuntza batua baliabidez), berak asmatutako doinu berriak, errima aberatsa, neurri luzeak...

Eta are gehiago; 1980 eta 1982an Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, bertso eskolen eragile eta ikasle...

Eta askoz gehiago!!

Bai suerte ona gurea!!

Informazio gehiago jaso nahi baduzu klikatu link hauetan:
Si quieres más información aquí la tienes:

Wikipedia (eu)

Wikipedia (es)
Bertso Eskolak
Bertsozale Elkartea



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...