2010/07/06

Ondo igarotzeko...Para pasarlo bien...



Euria egin ala ez...ondo igarotzeko...
(Lotura mordo, bai erdaraz zein euskaraz).

Llueva o no...si te lo quieres pasar bien...
(Muchos enlaces, tanto en euskara como en castellano).


SOL. Servicio de orientación a la lectura


Ezinbestekoa!. !Imprescindible!.


Liburu, diska eta filmak

Ohituta zaituztedan bezala, hona hemen Biblioporrak;



Bere arduradunek primeran azaltzen dute zer eskaini nahi diguten;

"Debagoieneko Udal Liburutegiek BIBLIOPORRAK 2010 gida kaleratu dugu. Bertan haur, gazte eta helduentzako liburu, disko eta filmak gomendatzen dizkizuegu".

"Desde las Bibliotecas Municipales del Alto Deba queremos ofreceros la guía BIBLIOPORRAK 2010. En ella encontrarás libros, discos y películas dirigidas al público infantil, juvenil y adulto".


2010/07/02

2009- 2010.eko irakurle hoberenak



Iaz bezala, aurten ere, irakurle hoberenei sari txiki bat eman diegu ikasturtea bukatzean. Gure ikasketa burua hurbildu zitzaigun omenaldi txiki horretan parte hartzera.
Eta egia esan, beste ikasle askok eta askok pilo irakurri badute ere, hauek izan dira liburu gehien irakurri dutenak, aurten:

Irakurle hoberena: Nahia Martinez.
Bigarrena: Julene Madariaga.
Hirugarrena: Jagoba Madariaga.

Eta gehien irakurri duen gela: 4.D.

Hemendik, eskerrik asko irakasle guztioi bere gelako ikasleak irakurtzera animatzeagatik!.
Eta, bereziki, 4.Dko irakasleari, Pellori!

Gainera, eta sari moduan, udarako liburuak etxera eramateko aukera izan dute.
Oso pozik joan dira liburuak besapean dutelarik!. Gozatzeko prest!.

Matematikak liburutegian






Dakizuen legez, kanpaina honetan sartuta dago Kipuren liburutegia.
Honi esker, material berri hauek jaso ditugu; beste liburu eta jolas interesgarri batzuk.
Eta zein da Matematika liburutegian" kanpainaren helburua?.
Batzuk badauzka. Baina, laburbilduz; matematikak bizitzaren arlo guztietan sartuta daudela eta oso dibertigarriak direla ikusaraztea.
Ikasturte hasieran probatzeko aukera ezin hobea izango duzue!!!.

Motxila ibiltariak liburutegira bueltatu dira



Motxila ibiltariak liburutegian daude berriro.

Deskantsatzera bueltatu dira, etxez etxe ibiltzeagatik oso nekatuta daude eta. Erabat pozik egon dira, beraien barneko liburuak etxeko senide guztiekin konpartitzen, guztien poza eta ilusioa ikusten.

Eta eskolako umeak?. Irrikan daude hurrengo ikasturtean beraien etxera motxila eramateko!.
Ikasturte honetan, 3. eta 4. mailakoekin egon dira. Eta hurrengoan?. Ezetz asmatu!.

Las mochilas viajeras han vuelto de nuevo a la biblioteca de Kipu. Cansadas pero contentas tras compartir con todos/as los de casa ilusión, alegrías, aventuras...

Y los niños y niñas?. !Deseando llevársela de nuevo a casa el próximo curso!.
¿Quienes se las llevarán?. Esta vez les ha "tocado" a los de 3 y 4º nivel. Y el próximo....

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...