2011/12/29
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Los compañeros y compañeras del Programa ACEX os deseamos unas felices fiestas de Navidad y un próspero año 2012.
Egilea ; Lierni Gregorio, Gernikako Allende Salazar LHIko 5. mailako ikaslea dena
Original realizado por el alumno Lierni Gregorio de 5º D CEP Allende Salazar (Gernika)
2011/12/24
Liburuen aholkuak. ACEX
Baliogarria izango zaizuelakoan...
Aquí tenéis los libros que os recomendamos los de ACEX Bizkaia.
Espero que os resulten de interés.
11. Kiliko aldizkaria kaleratu dugu
Bere barnean informazio eta entretenigarri asko topatuko dituzue.
Txalotzekoa da!
Baietz polita dela!
Zuen gustukoa izatea espero dute. Idatzi zuen iradokizunak, mesedez, hauen zain daude eta.
Los niños y niñas de nuestra biblioteca han publicado,con mucho esfuerzo e ilusión, el nº 11 de nuestra revista Kiliko.
En ella encontraréis todo tipo de información y pasatiempos.
!A que está fenomenal!!Es para aplaudirlos!
Esperan que sea de vuestro gusto y les gustaría recibir vuestros comentarios.
Neguko Gida 2012. Debagoieneko bibliotekek.
Debagoieneko Bibliotekek Neguko Gida 2012 kaleratu dute. Bertan, adin desberdineko pertsonei zuzendutako liburuak, filmak eta diskak gomendatzen dizkigute.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan...
Las Bibliotecas de Debagoiena han publicado la guía Neguko Gida 2012. En ella nos recomiendan libros, películas y discos para todas las edades.
Espero que os resulte interesante.
Neguko Gida 2012
2011/12/23
Motxila ibiltariak martxan
Azkenengo ikasturtetan bezala, liburutegiko motxila ibiltariak etxez-etxe joaten dira.
Dakizuen legez, Motxila ibiltarien proiektua BBK -ri esker martxan jarri zen. BBK-koek eskola liburutegiei emandako diruarekin eta ikastetxeak ipinitakoarekin liburuak erosten ditugu.
Motxila ibiltarien helburua hauxe da:
Familia osoak elkarrekin irakurtzea eta irakurtzen ondo pasatzea.
Aurten, bost geletako ume guztiok etxera eramango dituzue. 7 egun izango dituzue motxila barruan dauden liburuak gozatzeko!!!.
Zer ondo igaroko duzuen etxeko guztiok liburuak elkarrekin irakurtzen!!!.
Zer iruditzen zaizue?. Erakargarria, ezta?
Este curso, al igual que en cursos pasados y como ya es constumbre, las mochilas viajeras van de casa en casa. El proyecto de las mochilas viajeras se puso en marcha gracias a la BBK. Entre el dinero que la BBK dona para ello a las bibliotecas escolares y el que pone el centro compramos los libros.
El objetivo de la Mochila viajera es el siguiente:
Que toda la familia lea en compañía y que leyendo disfrute.
Este año, os las llevaréis a casa todos los niños y niñas de cinco aulas. ¡! Y tendréis 7 días para disfrutar de los libros que lleváis en la mochila!!.
¡! Qué bien os lo vais a pasar leyendo juntos todos los de casa!!.
¿ Que os parece?. ¿ Divertido?.
2011/12/04
46. Durangoko Azoka
46. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute .
Beti bezala, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Litereratura Aretoan zein Ahotsenea gunean.
Horrez gain, aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eraikiko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).
200 ekitalditik gora eskainiko dituzte Durangoko Azokan eta 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte.
Hurbildu eta gozatu.
Informazio gehiagoMás información
2011/11/17
Animaliei buruzko liburu bikainak
Lan bikaina Ttarttalo argitaletxekoek liburu hauek plazaratzen garatu dutena!
Aurkeztutako edukinak zehatzak, argiak eta erakargarriak dira oso.
Animatuko ote dira gauza bera egitera landareei buruzko liburuez?
Baietz, espero dugu!
Jira bira munduari begira
Aurkezten dizuet kultur arteko hezkuntza lantzen duen liburua.
Bere baitan, 12 herrialde ezberdinetako 24 jolas, 12 tailer, 12 errezeta eta 12 ipuin aurki ditzakegu.
Liburu hau interesgarria bezain dibertigarria da.
Liburu emateari esker
Eskerrik asko guztioi eskolako haurren partez.
Aquí tenemos más libros donados a la biblioteca. Somos abundantes las familias y profesores/as que lo hacemos.
Aunque hacemos una campaña especial de donación de libros a la biblioteca en torno al Día del Libro, como ya sabéis, podéis donar libros, DVDs ... a la biblioteca cuando queráis.
Muchas gracias de parte de los niños y niñas de la escuela.
2011/10/10
Etxegiroan. Ipuinak, poemak, narrazioak... entzuteko
Etxegiroan web orria aurkeztu nahi dizuet, zuen gustukoa izango delakoan.
Web honetan, narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen dituzte, musikaz batera. Bai helduentzako, bai gazteentzako, baita umeentzako ere. Erdaraz zein euskaraz.
Lan bikaina!
Os presento la web Etxegiroan, en la que encontraréis narraciones, poesías y cuentos grabados para adultos, jóvenes y niños/as.
En euskara y español.
http://www.etxegiroan.com/
Euskal Mitologiaren Ataria
Web honetan garatutako lana interesgarriaz gain, zehatza eta landua da, oso.
http://www.amaroa.com
2011/09/12
Ihardunaldiak. 2011
Os comunico que al igual que el curso pasado, los de ACEX (del que forma parte nuestra biblioteca entre otros casi 180 programas) celebraremos las "II. jornadas de intercambio" que se realizarán en el conservatorio de musica de Sarriko los días 13, 14 y 15 de septiembre.
2011/07/13
Kipuren liburutegian ditugun liburu batzuk
Askoz gehiago baditugu ere, guzti hauek dira etiketatuak.
Liburuen izenak alfabetikoki sailkatuta dauzkazue eta ondoan dagozkien idazleak edo egileak.
Apurka-apurka gehitu ahala berriak eskainiko dizkizuegu.
Lagungarria izango zaizkizuelakoan...
Aquí tenéis el listado de libros y DVDs de nuestra biblioteca y que tenemos introducidos en el programa Abies.
Aunque hay muchos más, estos son los etiquetados.
Están clasificados por títulos, alfabéticamente. Y además aparece el nombre del autor/a.
Poco a poco iremos añadiendo y ofreciéndoos las novedades.
Espero que os resulte de ayuda.
Open publication
Donostiako liburutegiek argitaratutako gida
Os presento la guía de lecturas publicada por las bibliotecas de Donostia. Espero que os resulte muy interesante.
Irakurtzeko uda 2011 un verano para leer.
10.Kiliko aldizkaria
Lan ederra!
Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Ondo pasa!!!
Biblioporrak. Liburu, diska eta pelikulen gida.
Gida hau Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi, Aretxabaleta eta Oñatiko udal liburutegiek elkarlanean egin dute.
Como otros veranos, os presento Biblioporrak. En ella las bibliotecas municipales arriba indicadas nos recomiendan libros, películas y discos interesantes.
2011/06/12
Liburuen aholkuak. 2011ko uda.
Interesgarria izango zaizuelakoan...
Como en otras ocasiones, os presento la lista de libros recomendados para este verano por los de Acex.
Espero que os resulte interesante...
2011/06/02
Liburu ematea. 2011
Dakizuen legez, Liburu Eguna zela eta, Liburu emate kanpaina zabaltzen dizuegu.
Aurten, asko eta asko izan dira liburutegiari emandako liburuak. Ikusten dituzuenak baino askoz gehiago. Haietariko batzuk ikasleek etxera eraman dituzte irakurtzera.
Eta gogoratu ikasturtean zehar ere liburuak ekar ditzakezuela.
Eskerrik asko umeen partez.
Como siempre y aprovechando el Día del Libro realizamos una campaña de donación de libros a la biblioteca.
Tengo que deciros que han sido muchos los libros que nos han llegado. Bastantes más que los que podéis ver en la fotografía ya que muchos de ellos se los han llevado para leer nuestros niños
y niñas.
Quiero recordaros que, aunque hacemos una campaña especial en estas fechas, podéis seguir trayendo libros a lo largo de todo el curso.
Muchas gracias de parte de todos los niños y niñas .
2011/06/01
Liburu ibiltaria 2011. Sorginkeriak.
Hemen aurkezten dizuet aurtengo Liburu ibiltaria; Sorginkeriak.
Gelaz gela ibili da, hutsik zegoen liburua ipuin bihurtu arte. Beraz, bi urtekoek hasiera eman zioten eta apurka apurka, taldez talde, asmatu eta osatu egin dute gure ikasleek.
Lan ederra!
Bai polita!
Zer iruditzen zaizue?
2011/05/27
ACEX erakusketan egon ginen, aurten ere
Bestetan bezala, Acex erakusketa ikustera joan ginen aurreko astean.
Gauza asko ikusi genuen; erakusketa bera, beste eskola bateko ikasleek La muerte del bosque antzerki lana antzeztu ziguten, beste batzuen poesia...
Eta baita tailerretan parte hartzeko aukera ere.
Ezetz asmatu gure umeek egindako komikiak?
Ikusi nahi badituzue ostiraleko ekintzak zein argazkiak klikatu goiko irudian.
Eta aste osokoak nahi badituzue klikatu HEMEN
Como en anteriores años, este curso también nos hemos acercado a ver la exposición de ACEX con los niños y niñas de la biblioteca.
Tuvimos ocasión de ver, además de la propia exposición, los espectáculos realizados por otros centros; el teatro "La muerte del bosque" y poesía.
Y además participamos en varios talleres.
A que no adivinas cuales son los comics que hicieron los nuestros?
Si quieres ver las actividades y fotos correspondientes al viernes pincha en la imagen.
Y si quieres ver las de toda la semana pincha AQUÍ
2011/05/23
Gure irakasle kontalariak
Haietatik, gurekin egon zenari eta, egun, beste ikastetxe batean lan egiten duen Patricia irakasleari eskerrak eman nahi dizkiot ipuinak kontatzeko prest egoteagatik. Besarkada handi bat berarentzat eta eskerrik asko, guztion partez!
Begira, zein ondo igaro zuten!!!
Lucia Castrillejorekin bi urtekoak
Lucía Bastero hiru eta lau urtekoekin
6.Dkoak, ikasle kontalariak, 5 urtekoekin.
Eta txikerrak?
Liluratuta!!
Hemendik eskerrak, bai Ana irakasleari, bai ikasle beraiei!
2011/05/22
RSME-IMAGINARY erakusketa
Berri honen bidez, gogorarazi nahi dizuet oraindik Imaginary erakusketa martxan dagoela.
Informazio gehiago jaso nahi baduzue klikatu irudian.
Esta pequeña entrada es para recordaros que la exposición Imaginary sigue en marcha.
Si queréis más información pinchar en la imagen.
2011/05/18
Gogoratzen al duzue Clown erakusketa?
Begira zer egin zuten geroxeago, irakasleekin!
Egia esan, nik eskaneatu eta liburua osatu dut, besterik ez.
Lana zein irudimena... beraiena izan da.
Lan bikaina!
Ezin politagoa!
Hemen daukazue 1. eta 2. mailakoen lana.
Gutxi barru, 3. eta 4.mailakoa eskainiko dizuet
Eta ez ahaztu zuen iritzia jaso nahi genukeela, mesedez.
ACEX erakusketa 2011
ACEX programak, urtero antolatzen duen erakusketa nagusia martxan dabil, Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Astelehenetik hasita(ostirala arte) goiz eta arratsaldez, ikastetxeetako proiektuetan sortzen diren ikasleen ekoizpenak ikusi ahal izango dituzue.
Plentziako Kipuren liburutegikoak barne.
Honekin batera, hainbat tailer ere zabalik egongo dira.
Informazio gehiago klikatu irudian.
Ya está en marcha la exposición que el Programa ACEX Bizkaia organiza todos los años con los trabajos desarrollados en los distíntos proyectos de centro en los que está presente.
Incluídos algunos trabajos desarrollados en la nuestra, la Biblioteca de Kipu.
Con horario de mañana y tarde y en el Centro Cultural Clara Campoamor de Barakaldo, podeis ver estos trabajos y participar en los talleres que se han organizado.
Para más información clica en la imagen.
2011/05/16
Liburu museoak. Bikain!
Liburu bat irakurri ondoren, barneko istorioa aztertu, horren mamia sustatu eta...adierazi egin dute.
Baietz ederrak!
Ezetz asmatu zein den eta zein?. Egin proba!
Klaudia eta baloien sekretua.
Hilerriko mamuak.
Hortxe-hortxe, urrun.
6.Dko ikasleak, ipuin kontalariak
Lan bikaina! Bai beraiena eta baita Ana irakaslearena ere!
Eskerrik asko guztion partez eta, bereziki, antzerkitxo hau jaso zuten haurren partez!!
3. mailako ikasleak, ipuin kontalariak
Txikerrak, aldiz, liluratuta geratu ziren eta prest hurrengo ikasturtean beraiek gauza bera egiteko.
Bai liluragarria!.
2011/05/09
Janire eta Aitor ipuin kontalariekin Kipuren liburutegian
Txikerrak liluratuta geratu ziren!
Oso ondo igaro genuen!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik:
Juan Luis Mugertza idazle bidaiaria
Juan Luis Mugertza idazlearekin
Azaldu zigun zer nolako prozedura egin behar den liburu bat osatzeko eta adierazi ere egin zuen bere liburu gehienak berak eginiko bidaietan oinarrituta daudela.
Bai interesgarria!
Ikasleek, aldiz, liburua irakurri eta horretaz Liburu Museo bat asmatu zuten
Bai liluragarria! Idazlearen ustetan bitxia. Inon ikusi gabea.
Aitor Arana idazlearekin
Liluratuta geratu zen gure umeek egindako Liburu Museoekin! Ez zuela inoiz halakorik ikusi adierazi zigun!
Begira, zein ondo igaro zuten gure haurrek!
2011/05/05
Janire eta Aitor ipuin kontalariak, 6an
Eta norekin egongo ote dira?
Bada, lehenengo eta bigarren mailakoekin!
Bai suerte ederra beraiena!!!!
2011/05/03
Hortxe-hortxe urrun
Juan Luis Mugertzaren liburua da.
Idazlea guregana etorri baino lehen 6.mailako ikasleek irakurri dute.
Bide bazter askotan ferryrako billeteak erosteko aukera eskaintzen dute.
—Niri itsasontzi hau gustatzen zait, Uxue. Eta zuri? —galdetu dit Leirek.
Leireren hitzek Omar ekarri didate gogora. Guk ferry dotore eta eroso batean igaroko dugu itsasartea, baina Omarrek nola gurutzatuko zuen? Hala ere, Omar gurera heldu da, baina beste asko... Egunen batean, horren gainean galdetuko diot Omarri, ea zer dioen.
Marrazkilaria: Ivan Mata.
Argitaletxea: Ibaizabal. Gaztetxo! bilduma
Adina: 10 urtetik aurrera.
Informazio iturria eta argazkia: Ibaizabal
Juan Luis Mugertza idazlea, 5ean
Juan Luis Mugertza Unanue etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera.
Juan Luis Mugertza Elgoibartarra jaiotzez; egun, Berangon bizi da. Euskal Filologian lizentziatuta eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Lehenago euskara irakaslea izan zen eta Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra euskaltegian urte batzuk eman zituen.
2001.urtean BBK-Egunkaria erreportaje lehiaketaren hirugarren saria irabazi zuen.
Eta 5ean gurekin egongo da.
6. mailakoek irakurri duten berak idatzitako liburu bat, Hortxe-hortxe urrun, konpartituko dute idazlearekin. Eta horren inguruan dagoen guztia.
5. mailakoek, aldiz, berak eginiko bidaiei buruzko elkarrizketa izango dute, Etiopia eta Indiari buruzko elkarrizketa hain zuzen ere.
Oso interesgarria izango dela ziur nago!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu:
Euskal Idazleen Elkartea
Galtzagorri elkartea
Ibaizabal argitaletxea