Mostrando entradas con la etiqueta ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas

2019/05/07

IPUIN KONTALARIA

IPUIN KONTALARIA

Pasaden astean gurekin batera Iker Diaz ipuin kontalaria izan genuen gure artean, gure ikasleei ipuin desberdinak kontatzeko.

10:00etan HH3 eta HH4-ko ikasleekin batera izan zen. Hauei  itsasontzi bati buruzko ipuin bat kontatu zien, eta ikasleek oso ondo pasatu zuten berarekin batera.





12:00etan LH1-eko ikasleekin batera egon zen. Hauei ipuin desberdinak kontatu zien (txitxarrarena, horia zen herria eta elefantearena), non ikasleek oso pozik parte hartu zuten batera.




2019/01/07

Sorgina Txirulina ipuin kontalaria

Erica Liquete ipuin kontalariak haurreskolako ume guztiekin solasaldi ederrak partekatu zituen, Sorgina Pirulinaren pertsonaia antzeztuz.
Ipuin saio musikatuak eskaintzeaz gain, bere liburu berria erakutsi eta oparitu zien aipatutako haur guztiei, "Badator Sorgina Txirulina" izeneko ipuina hain zuzen ere.

Primeran igaro genuen!

Argazki gehiago eskola web gunean 

Erica Liqueteri buruzko web orria hemen

 

2017/05/04

Ana Apika ipuin kontalaria gurekin, 26an.

Bai sorte ona gurea!

Ana Apika etorri zitzaigun liburutegira ipuinak kontatzera, Liburu Eguna zela eta.
Solasaldi ederrak bezain dibertigarriak eta landuak eman zizkigun Anak,  hirugarren eta bosgarren mailako ikasleei zein irakaslei.

Primeran igaro genuen Anaren kontakizunekin!

Eskerrik asko Ana gurekin egoteagatik!

Sakatu hemen/Pulsa aquí



2017/04/25

Ana Apika ipuin kontalaria gurekin 26an!

Bihar, Ana Apika ipuin kontalaria etorriko zaigu liburutegira gurekin solasaldi bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Nortzuk izango ote dira sorte onekoak?
Ezetz jakin!
Bada, adi egon!


Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin

Gaur, Itziar Gamero etorri zaigu liburutegira gurekin solasaldi pare bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Primeran pasatu dute 4 urtekoek Itziarrek eskaini dizkien ipuinekin!
Eta geroxeago, 1.mailakoak ere aho zabalik geratu dira berak aurkeztutako kontakizunekin.

Eskerrik asko Itziar, guri solasaldi ederrak eskaintzeagatik!

Sakatu hemen. Pulsa aquí


2017/04/24

Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin 25ean.

Itziar Gamero ipuin kontalaria etorriko zaigu Kipuren liburutegira Liburu Eguna ospatzeko.
Bai sorte ona gurea!

Argazkia: Andra Mari eskola liburutegitik

2016/05/17

Antton Irusta gurekin Liburu Egunean

Oso entretenigarriak ziren Antton Irustak eskainitako saioak. 
Haurrek, ikus dezakezuen legez, primeran igaro zuten.

Eskerrik asko Antton saio hauek gurekin partekatzeagatik!!






2016/04/27

Antton Irusta idazlea zein ipuin kontalaria gurekin 28an

Antton Irusta ipuin kontalaria etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera. Eta horretarako solasaldi ederra eskainiko die 5. eta 3. mailako ikasleei!!

Ez da beharrezkoa esatea Antton Irusta, ipuin kontalaria izateaz gain, oso idazle ospetsua dela.

Bai sorte ona gurea!!


Gehiago badaude ere, hementxe Antton Irustak idatzitako liburu arrakastatsu batzuk gure liburutegian:


Antton Irustari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu sakatu hurrengo esteketan:

Ipuinen tailerra liburuak jasotako saria
Ipuinen tailerra: azala eta sinopsia 

Biografia 


Antton Irusta ipuin kontalari 
 
Bibliografia



2016/04/25

Rosa Martinez eta bere txontxongiloak 18an

Rosa Martinez ipuin kontalaria etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera. Baina, ez zen bakarrik etorri. Bere txontxongiloekin etorri zen ipuinak kontatzera hiru eta lau urteko haurrei, zein lehenengo mailako ikasleei, hain zuzen ere.
Ume guztiak aho zabalik!
Liluratuta!
Saio ederrak, benetan!


2016/04/16

Rosa Martinez ipuin kontalaria gure liburutegian, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Rosa Martinez ipuin kontalaria etorriko zaigu ipuin batzuk gurekin partekatzera, Liburu Eguna ospatzeko asmoz.
Eta han izango da hiru eta lau urtekoei, zein lehenengo mailakoei ipuinak kontatzen bere txontxongiloez baliatuz.
Bai sorte ona Rosa Martinez gurekin berriro egotea!!


 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu...
Galtzagorri elkartean
Rosa Martinez web orrian

Eskerrik asko AMPAkoei animazio hauek eskaintzeagatik!

2015/04/22

Leire Basarrate ipuin kontalaria, 24an

Duela gutxi, gurekin egon zena, Leire Basarrate ipuin kontalaria, etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera eta gurekin solasaldi batzuk partekatzera.

Bai sorte ona gurea!
Primeran igaroko dugu!!


 Leireri buruzko informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen



2014/05/23

Iker Díaz, ipuin kontalaria eta aktorea, Liburu Egunean

Iker Díaz etorri zitzaigun solasaldi bat gurekin partekatzera, Liburu Eguna zela eta.
Han egon zen, liburuak erakusten, beraien istorioak kontatzen txontxongiloen laguntzaz eta haurren parataidetzaz baliatuz. Benetan, atsegina, entretenigarria, dibertigarria...
Begirada bat eman argazkietara eta... ikusiko duzu zein ondo igaro zuten gure umeek!
Baietz!


A!. Eta gainera, Liburu Emate kanpaina ikusita, ekarritako lau liburu oparitu zizkion liburutegiari!!
Eskerrik asko Iker, eskainitako guztiagatik!




2014/04/08

Iker Díaz Letamendi ipuin kontalaria eta aktorea, Liburu Eguna ospatzera

Iker Díaz kontalaria eta aktorea etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera, apirilaren 11an.
Solasaldi ederra partekatuko du gure 5 urteko haurrekin eta baita 1., 2. eta 3. mailetako umeekin ere!

Hau da hau zorte ona!



Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen

2013/05/06

Ixabel Millet ipuin kontalaria, Liburu Astean

Ixabel Millet solasaldi batzuk partekatzera etorri zitzaigun eskolara, Liburu Eguna zela eta.
Saio hauetan, Ixabelek, Kamishibai teknika erabiliz, munduko ipuinak kontatu zizkien 1., 2. eta 3. mailakoei.
Eta umeak...liluraturik.

Eskerrik asko gurekin izateagatik!




2013/04/24

Ixabel Millet ipuin kontalaria, 25ean

Ixabel Millet ipuin kontalaria etorriko zaigu solasaldi batzuk gurekin partekatzera. Esperientzia handiko ipuin kontalaria izateaz gain, itzultzaile eta idazle da.
Eta norekin egongo ote da? Bada, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoekin!!!
Bai sorte ederra gurea!

2012/06/13

Pello Añorga, bikain


Pello Añorga; bikain!!

Hau zen ikasle zein irakasleen hitza. Guztiona. Zalantza barik.

Egia esan, ez dakit bere emanaldian zerk zuen garrantzi gehien; bere gorputz, aurpegi edo begiradaren adierazmenak; bere ahotzaren modulazioak; bere isiluneen bizitasunak...

Bai maisulana !



2012/06/06

Pello Añorga, 7an


Gogoratzen al duzue Pello Añorgaren bisitaldiaz azaldu nizuena?
Bada...bihar, ekainaren 7an, bigarren mailakoekin ipuinak kontatzera etorriko zaigu.

Ipuin kontalari bikaina izateaz gain, idazle modura haur literatura landu du abileziaz: ipuinak, batik bat, poesiaz ahaztu barik; eta albuma.

Sari batzuk jaso ditu. Besteak beste; 1. Etxepare saria (2006) edota 2008ko Euskadi literatura saria, Jenio gaiztoa liburuagatik.

Bai suerte ona  gure ikasleena!!!

 

euskadi.net


Informazio gehiago hemen

2012/05/04

Leire Basarrate ipuin kontalaria, 26an



Leire Basarrate ipuin kontalaria etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera.

Elmer ipuinaz baliatuz, bere saioak aktiboak, ludikoak eta oso entretenigarriak egin zitzaizkigun.
Solasaldi ederrak bezain dibertigarriak eta landuak eman zizkigun Leirek,lehenengo, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zein irakaslei.

Primeran igaro zuten gure haurrek!!!
Primeran guztiok!!!

Mila esker Leire gurekin egoteagatik!







2012/05/03

23an, Lur Korta ipuin kontalaria

Lur Korta, ipuin kontalaria, etorri zitzaigun Liburu Eguna ospatzera. Bost urtekoek liluratuta geratu ziren bere ipuinak entzutean. Bai suerte ona!!!

2012/04/25

Leire Basarrate ipuin kontalaria, 26an.




Leire Basarrate etorriko da ipuinak kontatzera Liburu Astean, 26an hain zuzen ere.

Ezetz asmatu nortzuei kontatuko dizkie ipuinak? Ezzz?
Bada, 1., 3. eta 4.mailakoei !

Bai suerte ederra beraiena!!!

Leireri buruzko informazioa nahi baduzu sakatu hemen

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...