Mostrando entradas con la etiqueta Liburu museo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Liburu museo. Mostrar todas las entradas

2015/04/14

Liburu Museoa. Museo del libro.

Duela urte batzuk, Liburu Museoari buruzko hitzalditxo bat eskaini nien ACEXeko Ihardunaldietan. Horretarako, powerpoint hau prestatu nuen, gure eskolan garatutako esperientzia polit hau beste eskola liburuzainei eta beste ACEXeko progaramadun batzuei zabaltzeko asmoz.

Esperientzia hau Liburu Egunerako burutu bagenuen ere, baliagarria izan daiteke edozein unetarako.

Eta baita etxean ere egiteko!

Irakurketarako motibagarria izango zaizuelakoan...

Hace unos años, ofrecí una pequeña conferencia en las Jornadas de ACEX sobre "El Museo del libro" con la intención de mostrar a mis compañeros y compañeras de ACEX una experiencia muy positiva que habíamos desarrollado en la escuela para celebrar el Día del Libro.

Claro que, aunque la realizamos en esas fechas, se puede realizar a lo largo de todo el año.

!Y también en casa, con la familia!

Espero que os resulte muy motivadora para potenciar la lectura.

Informazio gehiago/Más información

2011/05/16

Liburu museoak. Bikain!

Begira, aurten ikasleek sortutako Liburu Museoak.
Liburu bat irakurri ondoren, barneko istorioa aztertu, horren mamia sustatu eta...adierazi egin dute.
Baietz ederrak!

Ezetz asmatu zein den eta zein?. Egin proba!

Klaudia eta baloien sekretua.

Hilerriko mamuak.

Hortxe-hortxe, urrun.



2011/05/02

3.eko ikasle kontalariak, 5ean

Aurten, iaz bezala, talde batzuk animatu dira Liburu Museoak osatzera. Gutxi barru, guztiak aurkeztuko dizkizuet irudi batzuen bidez. Ez kezkatu!.

Baina, 3. mailakoek beraiek sortutako Liburu Museoaz baliatuz.... 1. ziklokoei azalduko diete liburu horren istorioa.

Bai, ekintza polita dela!

2010/05/04

Liburu museoak. Bai ederrak!


Bai ederrak ikasleek sortutako Liburu museoak!!!

Liburuak irakurri ondoren, haien ikuspuntua adierazi zuten museo hauen bitartez.

Aipagarria da, Xabier Mendiguren oso gustura geratu zela ikasleen lana ikustean.

Eta zuok?. Zer uste duzue argazkiak ikusi ondoren?

Eman zuen iritzia, mesedez, komentarioen bidez.


2010/04/19

Liburu museoa

Bai gogorra, gure ikasleek egiten duten lana!!!

Gela batzuek, liburu bat irakurri ondoren liburu honi buruzko Liburu Museoa osatuko dute, beste eskolako guztiek ikus dezaten. Museotxo bakoitzean, irakurritako liburuaren esanguratsuak diren gauzak bildu eta elkartu egingo dituzte.

Eta gainera, haietariko ikasle batzuek liburu bakoitzaren gauza hauetaz hitz eginez, beste taldeko batzuei, 1. eta 2. mailkoei hain zuzen ere, kontatuko dizkiete liburuaren istorioak.

Baietz polita dela!!!
Izugarri, ezta?
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...