Mostrando entradas con la etiqueta bisitalariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bisitalariak. Mostrar todas las entradas

2017/05/04

Ana Apika ipuin kontalaria gurekin, 26an.

Bai sorte ona gurea!

Ana Apika etorri zitzaigun liburutegira ipuinak kontatzera, Liburu Eguna zela eta.
Solasaldi ederrak bezain dibertigarriak eta landuak eman zizkigun Anak,  hirugarren eta bosgarren mailako ikasleei zein irakaslei.

Primeran igaro genuen Anaren kontakizunekin!

Eskerrik asko Ana gurekin egoteagatik!

Sakatu hemen/Pulsa aquí



2017/04/25

Ana Apika ipuin kontalaria gurekin 26an!

Bihar, Ana Apika ipuin kontalaria etorriko zaigu liburutegira gurekin solasaldi bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Nortzuk izango ote dira sorte onekoak?
Ezetz jakin!
Bada, adi egon!


Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin

Gaur, Itziar Gamero etorri zaigu liburutegira gurekin solasaldi pare bat partekatzera, Liburu Eguna dela eta.
Primeran pasatu dute 4 urtekoek Itziarrek eskaini dizkien ipuinekin!
Eta geroxeago, 1.mailakoak ere aho zabalik geratu dira berak aurkeztutako kontakizunekin.

Eskerrik asko Itziar, guri solasaldi ederrak eskaintzeagatik!

Sakatu hemen. Pulsa aquí


2017/04/24

Itziar Gamero ipuin kontalaria gurekin 25ean.

Itziar Gamero ipuin kontalaria etorriko zaigu Kipuren liburutegira Liburu Eguna ospatzeko.
Bai sorte ona gurea!

Argazkia: Andra Mari eskola liburutegitik

2016/05/17

Antton Irusta gurekin Liburu Egunean

Oso entretenigarriak ziren Antton Irustak eskainitako saioak. 
Haurrek, ikus dezakezuen legez, primeran igaro zuten.

Eskerrik asko Antton saio hauek gurekin partekatzeagatik!!






2016/04/27

Antton Irusta idazlea zein ipuin kontalaria gurekin 28an

Antton Irusta ipuin kontalaria etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera. Eta horretarako solasaldi ederra eskainiko die 5. eta 3. mailako ikasleei!!

Ez da beharrezkoa esatea Antton Irusta, ipuin kontalaria izateaz gain, oso idazle ospetsua dela.

Bai sorte ona gurea!!


Gehiago badaude ere, hementxe Antton Irustak idatzitako liburu arrakastatsu batzuk gure liburutegian:


Antton Irustari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu sakatu hurrengo esteketan:

Ipuinen tailerra liburuak jasotako saria
Ipuinen tailerra: azala eta sinopsia 

Biografia 


Antton Irusta ipuin kontalari 
 
Bibliografia



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...