2010/12/22

8. Kiliko aldizkaria argitaratu dugu

Hemen daukazue 9etatik 10ak arteko liburutegiko umeek garatutako azken aldizkaria.

Bere barnean denetarik aurki dezakezue: Xabier Amuriza Euskara Egunean, bitxikeriak, mineralak, animaliak, astronomia, txontxongiloak, antzerkitxoak, entretenigarriak...
Eta baita 4.Dkoek egindako ipuin lehiaketaren ipuin irabazlea.

Sartu... eta gozatu!

Zuen iritzia jasotzea gustuko genuke. Anima zaitezte!



Horrez gain, dakizuen legez, aldizkari hau liburutegiko beste blog batean topatuko duzue, KILIko aldizkarian hain zuzen ere.

IRRIA aldizkari berria gure liburutegian !



Kalitate handiko aldizkari berri bat kaleratu dute euskaraz, Irria aldizkaria, hain zuzen ere.
Horretan, primerakoak diren idazle eta marrazkilari...batzuek parte hartuko dute.
Liburutegi honetatik, umeen partez, eskerrak eman nahi nizkizueke kalitatezko aldizkari hau ateratzera ahalegintzeagatik !!

Hemendik aurrera, gure liburutegian izango dugu. Falta barik!! Zalantza barik!!

2010/12/09

Xabier Amuriza Plentzia ikastetxean




Euskara Egunean, Xabier Amurizarekin egoteko aukera ezinhobea izan zuten eskolako hiru urtetik gorako ume guztiek.

Eta oso ondo igaro zuten, ondo baino hobeto esango nuke nik. Hauxe zen ikusten zena: haurrak aho zabalik, barrezka, bertsoak asmatzen eta osatzen....

Hau plazerra!.

Hau maisu lana!.

ARMIX max - mix


Etxean al zaude, asperturik eta zer egin jakin barik?. Eta esperimentu politak eta errazak egitea gustuko baduzu zergatik ez dituzu etxekoekin egiten?.
Ez dakizu non topatu?. Bada pista bat eskainiko dizut; liburu hau irekitzen baduzu...

Klikatu irudian informazio gehiago jaso nahi baduzu.

¿Estás en casa, aburrido/a y sin saber que hacer?. ¿Y si probaras a hacer con los/las de casa alguno de esos experimentos científicos fáciles e interesantes que te gustan?.
¿No sabes donde encontrarlos?. Pués, te daré una pista: Abre este libro y...


Más información clicando en la imagen.

2010/12/05

Gabonetarako liburuen gomendioak

Ohi denez, gabonetan, ACEXekoek irakurketarako iradokizunak aurkezten dizkizuegu.

Como todos los años por estas fechas, os presentamos unas sugeréncias de lectura.



2010/12/04

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




45. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute; 505 nobedade, hain zuzen ere.
Horrez gain, beti bezala; haur literatura, ekitaldi bereziak, musikarien zein idazleen sinadurak...

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago.

2010/12/02

Xabier Amuriza bertsolaria, Euskara egunean Plentzia ikastetxean


Argazkia: bertsoa.com

Bai sorte ona gurea!
Euskara eguna ospatu nahi eta hara nor datorkigun!.
Xabier Amuriza!.

!Menuda suerte la nuestra!
Queremos celebrar el Día del Euskara y... ¿quién nos viene?
!Xabier Amuriza!

Bertsolari, politikari... eta idazle berritzailea dena gurekin goiza igarotzeko prest dago.
Berritzailea eta emankorra da Amuriza.
Arlo askotako liburuak, hainbat liburu, zenbait disko, kantarientzat letra eta bertso ugari eskaini dizkigute.

Bertsogintzari berritasun handiak ekarri zizkion; bere hizkera (hizkuntza batua baliabidez), berak asmatutako doinu berriak, errima aberatsa, neurri luzeak...

Eta are gehiago; 1980 eta 1982an Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, bertso eskolen eragile eta ikasle...

Eta askoz gehiago!!

Bai suerte ona gurea!!

Informazio gehiago jaso nahi baduzu klikatu link hauetan:
Si quieres más información aquí la tienes:

Wikipedia (eu)

Wikipedia (es)
Bertso Eskolak
Bertsozale Elkartea



2010/11/29

Liburu berriak liburutegian

Hemen dauzkazue egun hauetan eskainiko dugun liburu berrien sorta.
Denetarik topa dezakezue; misteriozkoak, beldurgarriak, zientziazkoak...interesgarriak.
Etorri primeran pasatzera!!.


Kainoia liburutegian ?


Bada, bai !.
Kainoia instalatu digute liburutegian eta honek aukera anitz emango digu umeei emanaldi mota asko emateko; ipuinak on line, power point-ak, filmak, dokumentalak...
Eta baita, irudian ikus dezakezuen legez, ikasleek sortutako lanen erakusketak eta emanaldiak ere.
Bai sorte ona dugula!

Pués, sí.
Nos han instalado un "cañón"
, así llamado, en la biblioteca y nos aporta una gran variedad de posibilidades y actividades que ofrecer a nuestros niños y niñas; cuentos on line, power point-s, películas, documentales... Y, como podéis apreciar en la imagen, también nos ofrece la posibilidad de mostrar a un gran grupo los trabajos realizados por los propios alumnos y alumnas.
! Menuda suerte !.

2010/11/05

Urtaroen ospakizunak. Kanpaina.

Euskara bultzatzeko Urtaroen ospakizunak - kanpaina berria dugu gure ikastetxean.

Horretarako, gure haurrek, urtaro bakoitzetik hilez hile sailkaturiko atsotitzak, olerkiak, abestiak, dantzak... eta ospakizun ezberdinen inguruko informazioa bilatu, bildu, ikasi eta elkarri zabalduko dizkiogu.

Horrez gain, sorpresak egongo dira

Ikusiko dugu zein ondo pasatuko duten gure umeak!!!

Eta, bide batez, euskara ikasten!!!!

Para potenciar el euskara, acabamos de iniciar la campaña de noviembre con el lema "Celebraciones de cada estación del año".

Para ello, nuestros alumnos buscarán, recopilarán, estudiarán y pondrán en común refranes, poesías, canciones, danzas, celebraciones, fiestas... en torno a las distintas festividades que se realizan en torno al ciclo anual que marcan las cuatro estaciones.

Además, habrá sorpresas.

!Toda una experiencia entretenida para nuestros niños y niñas !

!Y, mientras tanto, aprendiendo euskara!

2010/11/02

Ikastetxeko musika blogan abesti ugari


Berri interesgarri bat daukat zuentzat;


Idoiak, ikastetxeko musika irakaslea denak, musika bloga ireki berria du. Klikatu bere irudian eta ikusiko duzue!. ( Hemendik aurrera, gainera, blog honetako eskumako zutabean topatuko duzue).

Honen barruan, besteak beste, gloster baten bidez eta Normalkuntza kanpainari lotuz, ikasturtean zehar landuko ditugun abestien letrak eta musika entzuteko aukera ematen dizue.
Lan ederra!!!


Tengo una noticia muy interesante para todos y todas;

Idoia, profesora de música del centro acaba de abrir un blog sobre música. Clica en la imagen superior y lo verás. ( De ahora en adelante lo encontraréis en la columna derecha del blog de la biblioteca).

En su interior podréis encontrar , entre otras, y en esta ocasión por medio de un gloster, las letras y canciones que trabajaremos desde Normalkuntza a lo largo del curso.


!Un trabajo brillante!!!.

2010/10/21

Kiliko aldizkaria. Blog berria




Oso arrakastatsua da gure Kipuren liburutegiko aldizkaria: Kiliko aldizkaria.

Eskatu didate blog berezi batean ale guztiak sartzea. Eta horixe egin dut.

Espero dut zuen gustuko izatea.


Eta, zelan topatu?

Bada, Mediateka bloga topatzen dugun bezala; eskumako zutabera jo, Kiliko aldizkariren ikurran sakatu eta ...gozatzera!


Kiliko aldizkaria, nuestra revista de la biblioteca, tiene mucho éxito entre nuestros peques y mayores. Y como me pidieron que reuniera todas las que hemos publicado, las he juntado en un blog especial.

Espero que sea de vuestro agrado.


Y, como encontrarlo?

Pués, tal y como indica la imagen, busca en la columna de la derecha su imagen, clica y ... a disfrutar.



Hasiera eman diogu Kipuren mediatekari




Hemendik aurrera, Plentziako Kipuren liburutegia-mediateka zabalik dago.
Oraindik, artikulu gutxi badaude ere, interesgarriak izango zaizkizulakoan argitaratu ditut.
Eta zelan ireki?.
Irudian agertzen den bezala, blog honetako eskumako zutabean mediatekaren ikurra bilatu, sakutu eta... ikusiko duzue!!
A partir de ahora, disponéis de la mediateca de la biblioteca de Kipu.
Aunque ahora mismo tenéis pocos artículos a vuestra disposición, espero que os parezcan interesantes.
Y como se abre?
Tal y como aparece en la imagen, buscad en la columna de la derecha el anagrama de la mediateca, clicar en ella y ... a disfrutar!.


2010/10/18

Kipuren liburutegia-mediateka

Eskatu didate Kipuren liburutegia-mediateka zabaltzea.
Eta horretan nago azken bolada honetan. Barkatu, ez baditut beste motatako sarrerak idatzi baina, gutxi barru, izango dituzue.
Kipuren mediatekarako blog berezi bat irekiko dut, blog honi loturik. Horretan, gauza asko topatuko duzue: umeentzako jolas egokiak, ikasgaiekin lotura duten web orri batzuk edo jolas batzuk, adimenarekin lotura dituztenak eta ... askoz gehiago.
Hori bai, zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Espero dut, benetan, zuen iritziak edo iradikizunak jasotzea. Anima zaitezte!!!

Me han pedido que abra un blog sobre las posibilidades que nos puede ofrecer internet. Para ello quiero abriros la Mediateca de Kipu.
Y en ello estoy ésta última temporada. Ya siento no haberos podido escribir otro tipo de entradas pero, dentro de poco lo haré.
En el nuevo blog, para vuestra comodidad enlazado al que ya tenemos, encontraréis actividades muy diferentes; juegos adecuados a nuestros niños /as, varias web con actividades adecuadas para trabajar aspectos de diferentes asignaturas o juegos sobre ellas, otros para trabajar la atención,... y mucho más.
Eso sí, vuestra ayuda será imprescindible. Espero vuestros comentarios, vuestras sugerencias... !Animaros!!!

Ongi etorri guztioi !

Dakizuen legez, liburutegia zabalik dago.
Azken bolada honetan, talde asko pasatu dira Kipuren liburutegitik.
Lehenengo mailakoentzat bisitaldi berezia antolatu genuen eta pozik daude atsedenaldi guztietan etortzeko aukera izateagatik. Eta egunero hemendik ditugu.
Pozaren pozez !!!.

2010/08/11

Recursos educativos.




Un curso más, el Portal de Educación de Junta de Castilla-León sigue “Abierto por vacaciones” durante los meses de verano, con recursos educativos para todas las edades.

Denetarik topatuko duzu. Klikatu irudian.
Encontrarás juegos y de todo. Clica en la imagen.

Eta, nahi baduzu, hemen topa ditzakezu aurreko batzuk:
Y, si quieres, aqui tienes casi todos los anteriores:

2.009 2.008 2.005

2010/07/06

Ondo igarotzeko...Para pasarlo bien...



Euria egin ala ez...ondo igarotzeko...
(Lotura mordo, bai erdaraz zein euskaraz).

Llueva o no...si te lo quieres pasar bien...
(Muchos enlaces, tanto en euskara como en castellano).


SOL. Servicio de orientación a la lectura


Ezinbestekoa!. !Imprescindible!.


Liburu, diska eta filmak

Ohituta zaituztedan bezala, hona hemen Biblioporrak;



Bere arduradunek primeran azaltzen dute zer eskaini nahi diguten;

"Debagoieneko Udal Liburutegiek BIBLIOPORRAK 2010 gida kaleratu dugu. Bertan haur, gazte eta helduentzako liburu, disko eta filmak gomendatzen dizkizuegu".

"Desde las Bibliotecas Municipales del Alto Deba queremos ofreceros la guía BIBLIOPORRAK 2010. En ella encontrarás libros, discos y películas dirigidas al público infantil, juvenil y adulto".


2010/07/02

2009- 2010.eko irakurle hoberenak



Iaz bezala, aurten ere, irakurle hoberenei sari txiki bat eman diegu ikasturtea bukatzean. Gure ikasketa burua hurbildu zitzaigun omenaldi txiki horretan parte hartzera.
Eta egia esan, beste ikasle askok eta askok pilo irakurri badute ere, hauek izan dira liburu gehien irakurri dutenak, aurten:

Irakurle hoberena: Nahia Martinez.
Bigarrena: Julene Madariaga.
Hirugarrena: Jagoba Madariaga.

Eta gehien irakurri duen gela: 4.D.

Hemendik, eskerrik asko irakasle guztioi bere gelako ikasleak irakurtzera animatzeagatik!.
Eta, bereziki, 4.Dko irakasleari, Pellori!

Gainera, eta sari moduan, udarako liburuak etxera eramateko aukera izan dute.
Oso pozik joan dira liburuak besapean dutelarik!. Gozatzeko prest!.

Matematikak liburutegian






Dakizuen legez, kanpaina honetan sartuta dago Kipuren liburutegia.
Honi esker, material berri hauek jaso ditugu; beste liburu eta jolas interesgarri batzuk.
Eta zein da Matematika liburutegian" kanpainaren helburua?.
Batzuk badauzka. Baina, laburbilduz; matematikak bizitzaren arlo guztietan sartuta daudela eta oso dibertigarriak direla ikusaraztea.
Ikasturte hasieran probatzeko aukera ezin hobea izango duzue!!!.

Motxila ibiltariak liburutegira bueltatu dira



Motxila ibiltariak liburutegian daude berriro.

Deskantsatzera bueltatu dira, etxez etxe ibiltzeagatik oso nekatuta daude eta. Erabat pozik egon dira, beraien barneko liburuak etxeko senide guztiekin konpartitzen, guztien poza eta ilusioa ikusten.

Eta eskolako umeak?. Irrikan daude hurrengo ikasturtean beraien etxera motxila eramateko!.
Ikasturte honetan, 3. eta 4. mailakoekin egon dira. Eta hurrengoan?. Ezetz asmatu!.

Las mochilas viajeras han vuelto de nuevo a la biblioteca de Kipu. Cansadas pero contentas tras compartir con todos/as los de casa ilusión, alegrías, aventuras...

Y los niños y niñas?. !Deseando llevársela de nuevo a casa el próximo curso!.
¿Quienes se las llevarán?. Esta vez les ha "tocado" a los de 3 y 4º nivel. Y el próximo....

2010/06/30

7. Kiliko aldizkaria

Begira, zer interesgarria den, gure liburutegiko umeek argitaratu duten aldizkari berria!.
Denetarik topa ditzakezue; mineralak, landareak, Liburu Astea, eskulanak, entretenigarriak...eta askoz gehiago.
Ireki eta... liluratuko zara!.


2010/06/10

Gomendatutako liburuen zerrenda (uda 2010)


Lista de libros recomendados, (verano 2010)


Hona hemen, uda honetarako gomendatutako liburuen zerrenda.
Aquí os dejo la lista de libros recomendados que sugerimos para este verano.



Enrique Morente marrazkilaria ACEX erakusketan



Kaixo lagunok!!!.

Maiatzaren 20an, ostegunean, ACEX erakusketara joan ginen liburutegiko umeak eta Enrique Morente marrazkilaria egon zen gurekin, marrazkiak egiten.
Eta, zelan egin zituen?
Lehenengo, begirale bat aukeratu eta ume horrek ipuintxo bat irakurtzen zuen. Enriquek, bitartean, marrazki izugarri bat egiten hasi zen. Geroxeago, umeak irakurtzen bukatu zuenean, hark eta marrazkilariak, ikusleekin batera, marrazkia apaintzen zuten.

Eta horri esker, orain, marrazki polit-polit hau daukagu eskolan, oparitu zigun eta.

ACEX erakusketara joan gara

ACEX erakusketan egon ginen liburutegiko taldekoak.
Hortxe, ACEXeko partaideek erakusten dizkizuegu ikasturtean zehar burutzen ditugun lanak zein ekintzak. Hauek dira ACEXkoek ditugun eskolaz kanpoko ekintzak: Inguru giroa, komunikazioa, adierazpen artistikoa, kirola eta liburutegiak. Guztiok zer edo zer eraman genuen zuei erakusteko. Eta nola ez?. Plentziako Kipuren liburutegiak ere zertxobait eraman zuen.
Liluratuta geratu ziren beste eskoletako ikasleak guk sortutako lanak ikusi zutelarik!

Eta gure umeak?. Primeran igaro zuten gure liburutegiko umeek!! Aurten tailerretan parte hartzeaz gain, Enrique Morente marrazkilariarekin egoteko aukera izan zuten. Izugarria berak guri oparitutako marrazkia!.








2010/06/04

Interneten babesari buruzko blog interesgarri

Interesatuta al zaudete zure umeen segurutasunaz intenet-en sartzen direnean?
Bada, begira zer argitaratu duten Acexeko Komunikazio taldekoek blog honetan.
Ahalegin handia egin dutena eta baita interesgarria ere!.
Eskerrik asko, kideok!.

(Link bat jarri dizuet eskumako zutabean. Begiratu, mesedez. Zer iruditzen zaizue?).

Si tenéis interés por la seguridad de vuestros hijos e hijas cuando entran en internet... mirad que blog más interesante ha editado el grupo de Comunicación de ACEX.
!Muchas gracias por vuestro esfuerzo, compañer@s!.

(Os he puesto un link en la columna de la derecha. Miradlo, por favor. ¿Que os parece?).


Aprendo a defenderme.

2010/06/03

Liburutegiko komiki tailerrean asmatuak

Hementxe dituzuen komikiak ikasleek burututakoak dira.
Finak dira gure umeak: pertsonaia eta gidoitxoa asmatu, irudiak sortu, egokitu...
Langile finak, benetan!.

Liburuxka hau liburutegian ere topa dezakezu.

Zer iruditzen zaizue?. Adierazi zure iritzia komentarioetan klikatuz, mesedez.


2010eko gure liburu iblitaria

Esan genuen legez, aurten ere, Gure liburu ibiltaria garatu dugu, eskolako ikasle guztiek parte hartuz.
Hau bai ederra!!!
Mesedez, eman zure iritzia, idatziz, komentarioetan klikatuz.



2010/05/28

3.Dko errezeta liburuxka

Begiratu zer nolako liburutegirako oparia jaso dugun! 3.Dkoek beraiek osatutako errezeten liburuxka oparitu digute eta. Hemendik aurrera, nahi izango dugunean, irakurtzeko eta sukaldarian aritzeko aukerak izango ditugu. Eta baita etxetik ere!
Hau bai ederra!.



3.Bko komiki liburuxka

Liburutegiko komiki tailerrean 3.Bko ikasle guztiek parte hartu dute.
Beraien lehendabiziko komikia da. Istorioa asmatu, irudiak garatu...bai ederra beraien ahalegina.
Begirada bat eman nahi badiozue...liburuxka hau liburutegian izango duzue eta, nola ez, hementxe ere.
Baietz polita dela!


2010/05/27

Liburutegiko liburu berriak

Hemen, liburutegiko nobedadeak dituzue.
Haietariko asko, jadanik, badaude ikasleen etxeetan. Beste ume batzuk galdezka dabiltza noiz bueltatuko ote dituzten.
Hau bai nahastea!

El tragaldabas.



El tragaldabas tradiziozko ipuin aparta da.

Munduan zehar zabaldutako pertsonaia beldurgarri honetaz mila ipuin batu dira.

Irakurri hauxe eta..ikusiko duzu! (erdaraz)


Hoy os presento un libro especial inspirado en los cuentos populares de siempre, transmitidos durante décadas de boca en boca.


"La abuela decide prepararles a sus tres nietas una sorpresa en la bodega: pan con miel (se había olvidado de que esa era precisamente la comida favorita del Tragaldabas). Las nietas, una por una, bajan por las escaleras oscuras, frías y misteriosas; empujan la puerta y…"



23an ere, beste batzuk.

Egun horretan bertan, Liburu Eguna ospatzeko, beste ekintza batzuk burutu zaizkigu...

Adibidez, ez badakizu zuhaitzak zelan landatzen diren...bi aukera dauzkazu...edo irakurri liburu bat honi buruzko informazioa biltzeko...edo irakurri dutenei edo dakitenei begiratu...
Zer iruditzen zaizu?




Eta aste horri bukaera fina emateko, irakurlerik onenentzako sariak banatu genizkien;

Ikasleak: Nahia M., Julene M. eta Aitor M.

Taldea: 4.D

Horren irakaslea: Pello.


2010/05/21

Tximeleta-belarriak.



Gaur, bai ederra aurkezten dizuedan Tximeleta-belarriak liburua.


Aqui os presento un libro interesante: Orejas de mariposa.


2010/05/05

21ean, Ikasleen eguna

Egun horretarako, ekintza asko sortu zituzten eskolako ikasleek, beste eskolakideei eskaintzeko.

Ederrak, beraiek egindako lanak eta ahaleginak!

Zoragarriak! Ezta?. Begira zenbat eta nolako gauza!!!...

Beraiek,... burututako Liburu museoetatik... istorioa sortu... eta txikerrei ipuina kontatu zieten!. Liluratuta geratu ziren lehenengo zikloko umeak!.







Beste batzuek, aldiz, antzerkitxo bat prestatu eta txikerren aurrean aurkeztu zuten!.
Baita 2 urteko geletakoei ere!!.





Eta 5.D ko ikasleek ipuinak, autatu, ikasi eta binaka patioko txokoetan kontatu zizkieten haur txikiei. Polita eta atsegina giroa, ezta?

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...