2010/06/10

ACEX erakusketara joan gara

ACEX erakusketan egon ginen liburutegiko taldekoak.
Hortxe, ACEXeko partaideek erakusten dizkizuegu ikasturtean zehar burutzen ditugun lanak zein ekintzak. Hauek dira ACEXkoek ditugun eskolaz kanpoko ekintzak: Inguru giroa, komunikazioa, adierazpen artistikoa, kirola eta liburutegiak. Guztiok zer edo zer eraman genuen zuei erakusteko. Eta nola ez?. Plentziako Kipuren liburutegiak ere zertxobait eraman zuen.
Liluratuta geratu ziren beste eskoletako ikasleak guk sortutako lanak ikusi zutelarik!

Eta gure umeak?. Primeran igaro zuten gure liburutegiko umeek!! Aurten tailerretan parte hartzeaz gain, Enrique Morente marrazkilariarekin egoteko aukera izan zuten. Izugarria berak guri oparitutako marrazkia!.








No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...