2010/06/10
Enrique Morente marrazkilaria ACEX erakusketan
Kaixo lagunok!!!.
Maiatzaren 20an, ostegunean, ACEX erakusketara joan ginen liburutegiko umeak eta Enrique Morente marrazkilaria egon zen gurekin, marrazkiak egiten.
Eta, zelan egin zituen?
Lehenengo, begirale bat aukeratu eta ume horrek ipuintxo bat irakurtzen zuen. Enriquek, bitartean, marrazki izugarri bat egiten hasi zen. Geroxeago, umeak irakurtzen bukatu zuenean, hark eta marrazkilariak, ikusleekin batera, marrazkia apaintzen zuten.
Eta horri esker, orain, marrazki polit-polit hau daukagu eskolan, oparitu zigun eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario