2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...