2011/02/11

2011/02/02

Pailazoei buruzko erakusketa




BBKkoei esker eta ACEX programa barruan gure Kipuren liburutegia egoteagatik Clown-ei buruzko erakusketa daukagu Plentzia eskolako liburutegian.
Horrez gain, haiek eskainitako materiaz gehi Ana Ormaetxeak, Bermeoko liburuzainak, garatuaz baliatuz moldaketa txiki batzuk sartu eta eskolako ume gehiengoei zertxobait prestatu diet.
Aste honetako 3an eta 4an izango da.
Aukera ezin hobea gure haurrentzat!!!!.

2011/02/01

Eskerrik asko zuen pazientziagatik

Kaixo guztioi!
Hemen naukazue, berriro.
Lehenengo eta behin, eskertu nahi dizuet zuen partetik liburutegiko blog guztiei eskainitako jarraipena, azkenengo boladan idatzi ezin izan dudan arren.
Espero dut atzeratuta dudan lana ahalik eta lasterren zuei aurkeztea.
Besarkada bat:
Gloria

!Hola a todos y todas!
Aquí me tenéis de nuevo.
Quiero agradeceros, ante todo, el seguimeiento que habéis hecho a los blogs de la biblioteca, a pesar de no haber podido introduciros ninguna entrada en esta última temporada.
Espero poder presentaros pronto el trabajo atrasado.
Un abrazo:
Gloria

2011/01/01

Zuzenketa bat. Una corrección.

Begira, zuei emandako Adibidez aldizkarian, 12. zenbakian, akats bat zegoen Irudi bihozdunak lehiaketaren orrialdetan, 44an eta 45ean hain zuzen ere. Dakizuen legez, parte hartu nahi baduzue helbide batera bidali beharko duzue eta horretan bertan dago gure akatsa, helbide zuzena hauxe baita:

revistaadibidez@gmail.com

Barkatu eragozpenak. Besarkada bat;
Gloria

Veréis, en la revista Adibidez que os hemos entregado hace poco, en el nº 12, aparece un error con respecto al concurso Imágenes con corazón, tanto en la página 44 como en la 45. Como sabéis, si queréis enviar vuestra fotografía debéis hacerlo a una dirección de correo y, justo ahí, está el error ya qu, en lugar de enviarla a la dirección que aparece en le revista, debéis enviarlo a la siguiente dirección :

revistaadibidez@gmail.com

Disculpad las molestias. Un abrazo;
Gloria

2010/12/22

8. Kiliko aldizkaria argitaratu dugu

Hemen daukazue 9etatik 10ak arteko liburutegiko umeek garatutako azken aldizkaria.

Bere barnean denetarik aurki dezakezue: Xabier Amuriza Euskara Egunean, bitxikeriak, mineralak, animaliak, astronomia, txontxongiloak, antzerkitxoak, entretenigarriak...
Eta baita 4.Dkoek egindako ipuin lehiaketaren ipuin irabazlea.

Sartu... eta gozatu!

Zuen iritzia jasotzea gustuko genuke. Anima zaitezte!



Horrez gain, dakizuen legez, aldizkari hau liburutegiko beste blog batean topatuko duzue, KILIko aldizkarian hain zuzen ere.

IRRIA aldizkari berria gure liburutegian !



Kalitate handiko aldizkari berri bat kaleratu dute euskaraz, Irria aldizkaria, hain zuzen ere.
Horretan, primerakoak diren idazle eta marrazkilari...batzuek parte hartuko dute.
Liburutegi honetatik, umeen partez, eskerrak eman nahi nizkizueke kalitatezko aldizkari hau ateratzera ahalegintzeagatik !!

Hemendik aurrera, gure liburutegian izango dugu. Falta barik!! Zalantza barik!!

2010/12/09

Xabier Amuriza Plentzia ikastetxean




Euskara Egunean, Xabier Amurizarekin egoteko aukera ezinhobea izan zuten eskolako hiru urtetik gorako ume guztiek.

Eta oso ondo igaro zuten, ondo baino hobeto esango nuke nik. Hauxe zen ikusten zena: haurrak aho zabalik, barrezka, bertsoak asmatzen eta osatzen....

Hau plazerra!.

Hau maisu lana!.

ARMIX max - mix


Etxean al zaude, asperturik eta zer egin jakin barik?. Eta esperimentu politak eta errazak egitea gustuko baduzu zergatik ez dituzu etxekoekin egiten?.
Ez dakizu non topatu?. Bada pista bat eskainiko dizut; liburu hau irekitzen baduzu...

Klikatu irudian informazio gehiago jaso nahi baduzu.

¿Estás en casa, aburrido/a y sin saber que hacer?. ¿Y si probaras a hacer con los/las de casa alguno de esos experimentos científicos fáciles e interesantes que te gustan?.
¿No sabes donde encontrarlos?. Pués, te daré una pista: Abre este libro y...


Más información clicando en la imagen.

2010/12/05

Gabonetarako liburuen gomendioak

Ohi denez, gabonetan, ACEXekoek irakurketarako iradokizunak aurkezten dizkizuegu.

Como todos los años por estas fechas, os presentamos unas sugeréncias de lectura.



2010/12/04

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




45. edizioan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu abenduaren 4tik 8ra.
Dakizuen legez, azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak topa ditzakegu.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza zabala aurkezten digute; 505 nobedade, hain zuzen ere.
Horrez gain, beti bezala; haur literatura, ekitaldi bereziak, musikarien zein idazleen sinadurak...

Hurbildu eta gozatu.

Informazio gehiago.

2010/12/02

Xabier Amuriza bertsolaria, Euskara egunean Plentzia ikastetxean


Argazkia: bertsoa.com

Bai sorte ona gurea!
Euskara eguna ospatu nahi eta hara nor datorkigun!.
Xabier Amuriza!.

!Menuda suerte la nuestra!
Queremos celebrar el Día del Euskara y... ¿quién nos viene?
!Xabier Amuriza!

Bertsolari, politikari... eta idazle berritzailea dena gurekin goiza igarotzeko prest dago.
Berritzailea eta emankorra da Amuriza.
Arlo askotako liburuak, hainbat liburu, zenbait disko, kantarientzat letra eta bertso ugari eskaini dizkigute.

Bertsogintzari berritasun handiak ekarri zizkion; bere hizkera (hizkuntza batua baliabidez), berak asmatutako doinu berriak, errima aberatsa, neurri luzeak...

Eta are gehiago; 1980 eta 1982an Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, bertso eskolen eragile eta ikasle...

Eta askoz gehiago!!

Bai suerte ona gurea!!

Informazio gehiago jaso nahi baduzu klikatu link hauetan:
Si quieres más información aquí la tienes:

Wikipedia (eu)

Wikipedia (es)
Bertso Eskolak
Bertsozale Elkartea



2010/11/29

Liburu berriak liburutegian

Hemen dauzkazue egun hauetan eskainiko dugun liburu berrien sorta.
Denetarik topa dezakezue; misteriozkoak, beldurgarriak, zientziazkoak...interesgarriak.
Etorri primeran pasatzera!!.


Kainoia liburutegian ?


Bada, bai !.
Kainoia instalatu digute liburutegian eta honek aukera anitz emango digu umeei emanaldi mota asko emateko; ipuinak on line, power point-ak, filmak, dokumentalak...
Eta baita, irudian ikus dezakezuen legez, ikasleek sortutako lanen erakusketak eta emanaldiak ere.
Bai sorte ona dugula!

Pués, sí.
Nos han instalado un "cañón"
, así llamado, en la biblioteca y nos aporta una gran variedad de posibilidades y actividades que ofrecer a nuestros niños y niñas; cuentos on line, power point-s, películas, documentales... Y, como podéis apreciar en la imagen, también nos ofrece la posibilidad de mostrar a un gran grupo los trabajos realizados por los propios alumnos y alumnas.
! Menuda suerte !.

2010/11/05

Urtaroen ospakizunak. Kanpaina.

Euskara bultzatzeko Urtaroen ospakizunak - kanpaina berria dugu gure ikastetxean.

Horretarako, gure haurrek, urtaro bakoitzetik hilez hile sailkaturiko atsotitzak, olerkiak, abestiak, dantzak... eta ospakizun ezberdinen inguruko informazioa bilatu, bildu, ikasi eta elkarri zabalduko dizkiogu.

Horrez gain, sorpresak egongo dira

Ikusiko dugu zein ondo pasatuko duten gure umeak!!!

Eta, bide batez, euskara ikasten!!!!

Para potenciar el euskara, acabamos de iniciar la campaña de noviembre con el lema "Celebraciones de cada estación del año".

Para ello, nuestros alumnos buscarán, recopilarán, estudiarán y pondrán en común refranes, poesías, canciones, danzas, celebraciones, fiestas... en torno a las distintas festividades que se realizan en torno al ciclo anual que marcan las cuatro estaciones.

Además, habrá sorpresas.

!Toda una experiencia entretenida para nuestros niños y niñas !

!Y, mientras tanto, aprendiendo euskara!

2010/11/02

Ikastetxeko musika blogan abesti ugari


Berri interesgarri bat daukat zuentzat;


Idoiak, ikastetxeko musika irakaslea denak, musika bloga ireki berria du. Klikatu bere irudian eta ikusiko duzue!. ( Hemendik aurrera, gainera, blog honetako eskumako zutabean topatuko duzue).

Honen barruan, besteak beste, gloster baten bidez eta Normalkuntza kanpainari lotuz, ikasturtean zehar landuko ditugun abestien letrak eta musika entzuteko aukera ematen dizue.
Lan ederra!!!


Tengo una noticia muy interesante para todos y todas;

Idoia, profesora de música del centro acaba de abrir un blog sobre música. Clica en la imagen superior y lo verás. ( De ahora en adelante lo encontraréis en la columna derecha del blog de la biblioteca).

En su interior podréis encontrar , entre otras, y en esta ocasión por medio de un gloster, las letras y canciones que trabajaremos desde Normalkuntza a lo largo del curso.


!Un trabajo brillante!!!.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...