2011/04/23

Printzesa politaren sekretua

Aitor Arana liburua da.

Idazlea etorri baino lehen, gure 3. mailako ikasleek liburu hau irakurri dute. Begira, zer interesgarria!

Oraindik ere badaude gaztelu handietan bizi diren printzesak. Liburu honetan horietako bat ezagutu eta bere gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu. Baina dena ez da izango printzesen ipuinetan agertzen den bezain polita eta xarmagarria: gure printzesa politak sekretu bat dauka. Sar zaitez gazteluan eta bizi gurekin abentura polit bat!


Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Ibaizabal. Matxinsalto bilduma

Adina: 8 urtetik aurrera

Informazio iturria eta argazkia: Ibaizabal argitaletxea

Aitor Arana idazlea, maiatzaren 2an



Egun berezia izango dugu Aitor Arana gurekin egotera etortzeagatik.

Aitor Arana Luzuriaga, 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaio zen.
Hamazazpi urterekin idazten hasi zen eta, hortik aurrera, 30 liburu inguru argitaratu ditu.
Itzultzailea euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.

Sari asko jaso ditu. Besteak beste; Bilintx saria, (“Azkonarren laguna”) 1989: Baporea saria (“Loaren bidez”) 1990: R.M. Azkue saria (“Afrikako semea”) 1999: Txomin Agirre saria (“Historia lazgarria”) 2000: Txomin Agirre saria. 2002: Txomin Agirre saria. 2002: Baporea saria. 2002: Toribio Altzaga antzerki saria. 2003: Liburu gaztea 2002-2003 saria. 2003: Vitoria-Gazteiz itzulpen saria; Haur literatura. 2004: BBK saria. 2006: Donostia Hiriko kutxa antzerkia. 2007: Baporea saria. 2007: Ignacio Aldekoa(“Ordaina”) 2009: Irun Hiriko Kutxa Literatur Saria. 2009: Baporea saria.(“Vampiria”) SARIAK 2009: Baporea saria. “VAMPIRIA”


Informazio gehiago jaso nahi baduzu;
Idazleak.org
Ibaizabal.com
galtzagorri.com


Irudia: galtzagorri.com

2011/04/22

9.Kiliko aldizkaria kaleratu dugu


Argitaratu berria dugun 9.Kiliko aldizkaria ikusi nahi?
Badakizue, goizeko 9etatik 10ak arte, liburutegira etortzen diren umeek garatzen dutela, beste motatako lanak osatzen badute ere.
Zenbaki honetan artikulu interesgarri batzuk topatuko dituzue; Clown-ei buruzko erakusketa, eskolako Inauteriak, Korrika, animaliak, Urkiola, igarkizunak, aho-korapiloak...entretenigarriak.
Primeran igaroko duzuelakoan osatu dute, ilusio handiz.

Beti bezala, zuen iritzia jasotzea gustuko dute. Azaltzera animatuko ote zarete?






Eta aurreko aleak irakurri nahi badituzue...klikatu beheko irudian eta...KILIko aldizkaria blogan aurkituko dituzue...
Gozatu!!!


2011/04/04

Liburuaren Nazioarteko Eguna



Gutxi barru, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, liburuen eta egile-eskubideen eguna, hain zuzen ere.
Horregatik, Uribe Kostan, Euskara Zerbitzuari esker, ospakizun batzuk burutuko dira.

Gure ikastetxean, aldiz, maiatzaren lehenengo astean ospatuko dugu, egun horretan bertan oporraldian egongo gara eta.
Adi egon hurrengo berriei.

Dentro de poco, el día 23 de abril, se celebrará de nuevo el Día internacional del Libro para proteger los libros y los derechos de sus autores.
El Servicio del Euskara quiere celebrar este día en nuestra zona, Uribe Kosta, y, para ello ofrecerá distintas actividades.

Como en esa fecha estaremos de vacaciones, celebraremos en la escuela el Día del Libro a lo largo de la primera semana de mayo.
Atención a las noticias.

Aintzinako ume jolasak

Badakizue, euskara kanpaina dela eta, azken boladan, patioan jolas interesgarri batzuk burutzen ari direla.
Bada, begira, horretaz zer blog baliagarria topatu dudan!
Ezagutu edo gogoratu nahi badituzue aintzinako jolasak...klikatu irudian eta...praktikan aritu.

Como ya sabéis, esta temporada estamos realizando juegos en el patio, con el fín de potenciar el uso del euskara.
Y sobre este tema he encontrado un blog muy interesante.
Así que, si queréis conocer o recordar antiguos juegos... clicar en le imagen y...a practicar.





Informazio gehiago:
Patioko jolasak gure eskolan. Juegos de patio en la escuela de Plentzia

Imaginari, begirada matematiko bat




IMAGINARY, begirada matematiko bat
erakusketa ospatuko da Bilbon, maiatzaren 5etik 26ra. RSMEk antolatutako erakusketa da bere ehun-urteurrena ospatzeko. Erakusketari buruzko informazioa web orrian, irudian klikatuz, ikus dezakezue.
Matematikaren alderdi "ikusgarriez" gozatzeko aukera izango duzue IMAGINARYn. Anima zaitezte bisitaldi batera

La exposición IMAGINARY, una mirada matemática, se celebrará en BILBAO entre los días 5 al 26 de Mayo, organizada por la RSME con ocasión de su centenario.

IMAGINARY es una oportunidad para disfrutar aspectos relacionados con la visualización matemática. Por este motivo, quiero animaros a visitar la citada exposición.
Más información en la web, clicando en la imagen.

Matematika jolasei buruzko blog interesgarri bat



Gogoratzen al duzue, Matematika liburutegian kanpainari esker BBKkoek Kipuren liburutegiari jolas batzuk oparitu zizkiola?
Bada, gaur, aurkeztuko dizuet Covak, nire lagun batek, horretaz osatutako bloga.
Oso interesgarria delakoan...
Kilkatu irudian eta...ikusiko duzue!

2011/03/28

Matematika liburutegian

Dakizuen legez, liburutegiko programa izateagatik, (Acex barruan gaude eta), azken boladan Matematikari buruzko liburu hauek jaso ditugu Kipuren liburutegian, BBKkoen laguntzaz.

Baina, ez dira batere arruntak, oso dibertigarriak baizik.

Matematika liburutegian" kanpaina honi esker matematikak beste ikuspegitik ikus ditzakegu; dibertigarriak, misteriotsuak,...eta azken finean,...oso entretenigarriak.

Aste honetan, beste bost liburu jaso ditugu. Hemen dauzkazue orain arte jasotako guztiak.

Primeran pasatu nahi baduzu, badakizu nora joan, ezta?.


2011/03/14

Familientzako irakurketa bultzatzeko aholku batzuk

Etxetik irakurketa bultzatzeko oso interesgarriak diren aholku batzuk topatu ditut German Sanchez Ruiperez Fundazioan. Dakizuen legez, Fundazio horrek urteak eta urteak daramatza alfabetizazio, liburutegi eta irakurketaren alde (1981-2011). Adituak dira.
Adin guztietarako aholkuak.

He encontrado unos consejos muy interesantes, que nos ofrece la Fundación German Sanchez Ruiperez, para potenciar la lectura, todo tipo de lectura, desde casa. Como sabéis, lleva trabajando desde 1981 en favor de la alfabetización, las bibliotecas y de la lectura. Son expertos.
Consejos para todas las edades.






Eta aurrekoarekin lotzeko...

Y para complementar lo anterior...




2011/02/28

Mundu-Liburutegi Digitala



Mundu-Liburutegi Digitala aurkezten dizuet. Hainbat hizkuntzatan.
Os presento La Biblioteca Digital Mundial. En varios idiomas.


2011/02/21

Liburu berri batzuk Kipuren liburutegian




Motxila ibiltariak martxan.




Azkenengo ikasturtetan bezala, motxila ibiltariak etxez-etxe joaten dira.
Dakizuen legez, Motxila ibiltarien proiektua BBK -ri esker martxan jarri zen. BBK-koek eskola liburutegiei emandako diruarekin eta ikastetxeak ipinitakoarekin liburuak erosten ditugu.

Motxila ibiltarien helburua hauxe da:
Familia osoak elkarrekin irakurtzea eta irakurtzen ondo pasatzea.

Aurten, sei motxila banatu dizkizuegu, bigarren zikloko ume guztiok etxera eraman ditzazuen. 7 egun izango dituzue motxila barruan dauden liburuak gozatzeko!!!.

Zer ondo igaroko duzuen etxeko guztiok liburuak elkarrekin irakurtzen!!!.

Zer iruditzen zaizue?. Ideia polita, ezta?


Este curso, al igual que en cursos pasados y como ya es constumbre, las mochilas viajeras van de casa en casa. El proyecto de las mochilas viajeras se puso en marcha gracias a la BBK. Entre el dinero que la BBK dona para ello a las bibliotecas escolares y el que pone el centro compramos los libros.

El objetivo de la Mochila viajera es el siguiente:
Que toda la familia lea en compañía y que leyendo disfrute.

Este año, os hemos repartido 6 mochilas a los de segundo ciclo para que llevéis a casa. ¡! Y tendréis 7 días para disfrutar de los libros que lleváis en la mochila!!.

¡! Qué bien os lo vais a pasar leyendo juntos todos los de casa!!.
¿ Que os parece?. ¿ A que es una idea bonita?.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...