2011/05/16

6.Dko ikasleak, ipuin kontalariak

Iaz bezala, aurten ere, talde hau animatu da txikerrei istorio bat kontatzera.
Lan bikaina! Bai beraiena eta baita Ana irakaslearena ere!
Eskerrik asko guztion partez eta, bereziki, antzerkitxo hau jaso zuten haurren partez!!


3. mailako ikasleak, ipuin kontalariak

3. mailakoek, egindako Liburu museoaz baliatuz, lehenengo eta bigarren mailakoei irakurritako liburuaren istorioa kontatu zieten, ahalegin handiz. Eta are gehiago, zelan erabaki zuten zer ipini eta zelan Liburu Museoa osatu zuten.
Txikerrak, aldiz, liluratuta geratu ziren eta prest hurrengo ikasturtean beraiek gauza bera egiteko.

Bai liluragarria!.



2011/05/09

Janire eta Aitor ipuin kontalariekin Kipuren liburutegian

Janire eta Aitor etorri zitzaizkigun Liburu Eguna ospatzera eta lehenengo eta bigarren mailako guztiei ipuinak kontatu zizkieten.
Txikerrak liluratuta geratu ziren!
Oso ondo igaro genuen!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik:


Juan Luis Mugertza idazle bidaiaria

Juan Luis Mugertzak 5. mailakoei berak Indian burututako bidaiari buruzko hitzalditxo bat eman zien.

Harrituta geratu ziren eskainitako argazkiekin eta, are gehiago, hango ohiturak eta bizimodua ikustean!!


Juan Luis Mugertza idazlearekin

Juan Luis Mugertza idazlea gurekin egon zen gure Kipuren Liburutegian.
Azaldu zigun zer nolako prozedura egin behar den liburu bat osatzeko eta adierazi ere egin zuen bere liburu gehienak berak eginiko bidaietan oinarrituta daudela.
Bai interesgarria!
Ikasleek, aldiz, liburua irakurri eta horretaz Liburu Museo bat asmatu zuten
Bai liluragarria! Idazlearen ustetan bitxia. Inon ikusi gabea.




Aitor Arana idazlearekin

Aitor Arana idazlea gurekin egon zen gure liburutegian.
Liluratuta geratu zen gure umeek egindako Liburu Museoekin! Ez zuela inoiz halakorik ikusi adierazi zigun!
Begira, zein ondo igaro zuten gure haurrek!


2011/05/05

Janire eta Aitor ipuin kontalariak, 6an

Janire eta Aitor ipuin kontalariak etorriko zaizkigu Liburu Eguna ospatzera.

Eta norekin egongo ote dira?

Bada, lehenengo eta bigarren mailakoekin!

Bai suerte ederra beraiena!!!!

2011/05/03

Hortxe-hortxe urrun


Juan Luis Mugertzaren liburua da.
Idazlea guregana etorri baino lehen 6.mailako ikasleek irakurri dute.



Bide bazter askotan ferryrako billeteak erosteko aukera eskaintzen dute.

—Niri itsasontzi hau gustatzen zait, Uxue. Eta zuri? —galdetu dit Leirek.

Leireren hitzek Omar ekarri didate gogora. Guk ferry dotore eta eroso batean igaroko dugu itsasartea, baina Omarrek nola gurutzatuko zuen? Hala ere, Omar gurera heldu da, baina beste asko... Egunen batean, horren gainean galdetuko diot Omarri, ea zer dioen.


Marrazkilaria: Ivan Mata.
Argitaletxea: Ibaizabal. Gaztetxo! bilduma
Adina: 10 urtetik aurrera.


Informazio iturria eta argazkia: Ibaizabal



Juan Luis Mugertza idazlea, 5ean



Juan Luis Mugertza Unanue etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera.

Juan Luis Mugertza Elgoibartarra jaiotzez; egun, Berangon bizi da. Euskal Filologian lizentziatuta eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Lehenago euskara irakaslea izan zen eta Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra euskaltegian urte batzuk eman zituen.
2001.urtean BBK-Egunkaria erreportaje lehiaketaren hirugarren saria irabazi zuen.

Eta 5ean gurekin egongo da.
6. mailakoek irakurri duten berak idatzitako liburu bat, Hortxe-hortxe urrun, konpartituko dute idazlearekin. Eta horren inguruan dagoen guztia.
5. mailakoek, aldiz, berak eginiko bidaiei buruzko elkarrizketa izango dute, Etiopia eta Indiari buruzko elkarrizketa hain zuzen ere.

Oso interesgarria izango dela ziur nago!
Eskerrik asko gurekin egoteagatik.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

Euskal Idazleen Elkartea
Galtzagorri elkartea
Ibaizabal argitaletxea

2011/05/02

3.eko ikasle kontalariak, 5ean

Aurten, iaz bezala, talde batzuk animatu dira Liburu Museoak osatzera. Gutxi barru, guztiak aurkeztuko dizkizuet irudi batzuen bidez. Ez kezkatu!.

Baina, 3. mailakoek beraiek sortutako Liburu Museoaz baliatuz.... 1. ziklokoei azalduko diete liburu horren istorioa.

Bai, ekintza polita dela!

6.Dko ikasle kontalariak, 4an eta 5ean

Iaz bezala, aurten ere, talde honetako ikasleek ipuinak kontatuko dizkiete txikerrei.

Gogoratzen al duzue iazko kontakizunak? Klikatu hemen
Oso ekintza ikaragarri polita eta landua zen.

Baietz animatuak direla!!!

Bada, imajina ezazue zer burutuko duten hurrengo asteazkenean eta ostegunean!!

Gutxi barru, berriak izango dituzue!

Irakasle kontalariak, 3an eta 4an

Gure irakasle batzuk, Liburu Astea ospatzeko nahian, animatu dira ipuinak kontatzera.
Eta nortzuei izango ote da? Ezetz asmatu?. Bada, eskolako txikerrenei, noski !!!

Asteartean, 3an;

Lucia Basterok, 4 urteko guztiei.
Lucia Castrillejo, 2 urteko haurrei.
Pellok, 5 urteko umeei.

Eta asteazkenean, 4an;

Patriciak, hiru urteko guztiei.

Primeran igaroko dute!

2011/04/23

Klaudia eta baloien sekretua

Aitor Arana idatzitako liburua da.
Bera eskolara etorri baino lehen 4.mailako ikasleek irakurri dute.



Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen
uzten ez dieten garaian bizi da.
Hala ere, gure neskatoak ahalegin bereziak egingo ditu gurasoei
eta mutikoei erakusteko berak ere futbolean egiteko eskubidea duela.


Marrazkilaria: Alberto Campos
Argitaletxea: Ibaizabal. Matxinsalto bilduma.
Adina: 8 urtetik aurrera.

Informazio iturria eta argazkia; Ibaizabal.

Mutiko deabrua


Liburu honen idazlea Aitor Arana da.
Gure 4.mailako ikasleek irakurri dute egilea etorri baino lehen.
Bai, zoragarria!

Edonongoa izan daitekeen ikastolako neska-mutiko alaien eskutik, liburu honetan deabruak, banpiroak edo aingeruak bezalako izakien munduan sartuko gara. Mendiko aterpetxeek eta kobazuloek abentura zirraragarria bizitzeko moduko giroa izan dezaketela ikusiko dugu.



Marrazkilaria: Aitziber Alonso.
Argitaletxea: Ibaizabal. Matxinsalto bilduma.
Adina: 8 urtetik aurrera.

Informazio iturria eta argazkia; Ibaizabal argitaletxea.

Hilerriko mamuak


Aitor Aranak idatzitako liburu hau, 3.mailako umeek ere irakurri dute. Interesgarria, ezta?

Iñakiri Nekane gustatzen zaio eta Nekaneri Iñaki, eta ez dute ezkutatzen hori egia dela. Baina Nekanek bi anaia gaizto dauzka: Kike eta Patxi. Hauek ez dute nahi Iñaki Nekanerekin ibiltzea eta, horregatik, susto handi bat eman nahi diote. Hilerri batera eramango dute gauez, eta han mamuen eskuetan geratuko da Iñaki beldurrak jota.



Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Ibaizabal. Matxinsalto bilduma.
Adina: 8 urtetik aurrera.

Informazio iturria eta argazkia: Ibaizabal argitaletxea
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...