2009/12/18

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa

Gai honen inguruan marrazki lehiaketa bat izan da Uribe Kostako ikastetxeentzat, Mankomunitatea antolatuta.
Gure eskolatik LH 4.Bk eta 4. Dk parte hartu dute.
Hori dela eta, gure bi gelak sarituak izan direnez, astelehenean, ilak 21, eskolako liburutegian 12:45 minutuan sari banaketa izango dugu. Horretarako Mankomunitateko arduradunen bat etorriko da.

Munduko ipuinak

Beitu, zer orri polita eta bitxia topatu dudan!.
Txapela buruan ta ibili munduan" kanpainarekin mundua zeharkatu dugu eta orain, ipuin hauen bidez gauza bera egin dezakegu.
Oso egokia iruditu zait, eguraldi hotz honekin, gabonetan, etxean ordu atseginak pasatzeko. Aukera ditzakezue, bai nahi duzuen ipuina, bai zein hizkuntzetan, bai...
¿Zer iruditzen zaizue?
!Mirad que página he encontrado!.
Cuentos del mundo en varios idiomas.
¿Que os parece?




2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...