2010/04/30

2010.eko ACEX programaren erakusketa


Urtero bezala, ACEX Bizkaia programak, Bizkaiko eskolaz kanpoko ekintza osagarrien programa, bere kultur astea antolatu
du Barakaldoko Clara Campoamor kultur aretoan.
Honetan, Maiatzeko astelehena 17tik hasita, ostirala 21arte, programa oinarritzen den bost eremuen ikasle-irakasleen lanak ikusgai izango ditugu.
Hauekin batera, hainbat tailer ere martxan egongo dira.
Klikatu irudian informazio gehiago nahi baduzu.


Como en años anteriores, el programa ACEX Bizkaia, programa de actividades extraescolares y complementarias de Bizkaia, ha organizado su semana cultural en el centro baracaldés Clara Campoamor. Esta, se iniciará el lunes 17 de Mayo, finalizando el viernes 21.
Durante toda esta semana podremos ver trabajos desarrollados por alumnos y profesores pertenecientes a los cinco ámbitos que se incluyen en nuestro proyecto, así como, participar en diversos talleres.
Si quieres más información clica en la imagen.

2010/04/19

Liburu museoa

Bai gogorra, gure ikasleek egiten duten lana!!!

Gela batzuek, liburu bat irakurri ondoren liburu honi buruzko Liburu Museoa osatuko dute, beste eskolako guztiek ikus dezaten. Museotxo bakoitzean, irakurritako liburuaren esanguratsuak diren gauzak bildu eta elkartu egingo dituzte.

Eta gainera, haietariko ikasle batzuek liburu bakoitzaren gauza hauetaz hitz eginez, beste taldeko batzuei, 1. eta 2. mailkoei hain zuzen ere, kontatuko dizkiete liburuaren istorioak.

Baietz polita dela!!!
Izugarri, ezta?

2010/04/18

Liburu ibiltaria martxan


Iaz bezala, aurten ere, gure eskolako ikasle guztiek Liburu ibiltaria idatziko dute Liburu Egunarako.
Joan den astelehenean, bi urteko gelek erabat hutsik jaso zuten.
Eta badakizue zelan garatuko dute ?.
Lehenengoek hasierako orria asmatu eta idatzi ondoren hurrengo talde bati pasatu beharko die liburuxka.
Hauek jasotakoari hurrengo testua lotu eta hurrenari eman.
Beraz, gelaz gela ibiliko da bere orriak betetzen, bere istorio lotzen eta garatzen ikasle guztien laguntzaz, ipuinari osotasuna eman arte.
Azkenengo taldeak, 6. mailako batek, hain zuzen ere, amaiera eman beharko dio eta baita, nola ez, izenburua ere.

2010/04/15

Kontu-kontari taldeko Benja, ipuin kontalaria




Liburu Eguna ospatzeko,, Kontu-kontari taldeko Benjamin Barandalla, Benja, etorriko zaigu liburutegira.
Hortxe, hurrengo astelehenean, 19an, bost urtetik beherako ume guztiei ipuinak kontatuko dizkie, goizean zehar.

Baina nor da Benja? Benjak adierazten duen bezala “Kontu-kontari cuentos elkarteak adin guztietarako ipuinak biltzen eta kontatzen 20 urte darama; liburuak eta literaturarako hurbilketa bultzatzeko ....

Ipuinek historian zehar irauten dute eta guk bizirik mantentzen ditugu…”


Andoitz eta Lurralde Ezkutuak


Hau da 6. mailakoek irakurri duten liburua.

Ganbara ilun eta zahar batean, ispilu berezi eta arriskutsu bat ezkutatzen da. Andoitz gazteak zerbait susmatzen du, eta beldur izan dio beti ganbara horri. Egun batean, ordea, mutikoak ausardia bildu eta barrura egingo du. Han, hara ezustea, ispiluaren sekretua aurkituko du: beste mundu batzuetarako sarrera da!
Egilea: Fernando Morillo
Marrazkilaria: Igor Fernandez
Informazioa: Ibaizabal argitaletxea.

Joxemeren asmazioak.


Liburu hau 5. mailakoek irakurri dute.


XABIER MENDIGUREN ELIZEGI / JON ZABALETA LARBURU (ILUSTR.)
Alferra da Joxeme: gauza guztien gainetik ohean gelditzea gustatzen zaio, ezer egin gabe. Baina atzetik ditu beti helduak, hau eta hori egiteko aginduz. Joxemek, orduan, ohelikopteroa asmatuko du, ohetik mugitu gabe edonora joateko, eta era guztietako abenturak biziko ditu, munduko bazter guztietan.
Informazioa: Elkar argitaletxea

Miss Txatarra



Xabier Mendiguren idazlea etorri baino lehen, laugarren mailako ikasleek liburu hau irakurri dute.
Xabier Mendigurenek idatzi du ipuina eta Patxi Gallegok marrazkiak.

Bizitza guztiek dauzkate sekretuak gordean, eta lehenago edo beranduago ia denak ateratzen dira agerira.
Katixa neska koxkor bat da, txatartegi batean bizi dena bere aitarekin...

Informazio gehiago.

Informazioa; Elkar argitaletxea.

Karabana batean bizi naiz.




Xabier Mendigurenek asmatutako istorioa Patxi Gallegok ilustratua.

Xabier Mendiguren Elizegiren kontakizun honetan, Daniel karabana batean bizi da gurasoekin, arrebekin eta aitonarekin. Beti leku batetik bestera ibiltzen dira.
Informazio iturria: Elkar argitaletxea.
Hauxe da hirugarren mailakoek, idazlea etorri baino lehenago, irakurri duten liburua.

2010/04/14

Ipuin interesgarriak bideoan

Begiratu, aurreko egun batean ipuin polit hauek topatu nituen aittu1.wikispaces.com orrian.

Oso baliagarriak izango zaizkizuelakoan...


aittu

2010/04/12

Xabier Mendiguren Elizegi Liburu Egunean



Liburu Egunean Xabier Mendiguren idazlea etorriko zaigu liburutegira. Hortxe, 2. zikloko eta 5. mailako ikasleak elkartuko dira berarekin.

Gure ikasleek Karabana batean bizi naiz, Miss Txatarra eta Joxemeren asmazioak liburuak irakurri ondoren solasaldi bat izango dute gure idazle saridunarekin.

Idazle honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu hurrengo link baten batean eta listo.

Idazlearen biografia eta sariak.
Idatzitako liburuak.
Wikipedia.
Autorearen bloga

Argazkia Euskal Idazleen Elkartetik hartu dut.

Fernando Morillo etorriko zaigu Liburu Egunean



Aurten ere, eta hirugarren aldiz, Fernando Morillo etorriko zaigu Liburu Eguna ospatzera. Seigarren mailako ikasleekin Andoitz eta Lurralde Ezkutuak liburua konpartitzen egongo da gure saridun idazlea liburutegian.

Idazle honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hurrengo baten batean eta listo.

Biografia eta jasotako sariak
Idatzitako liburuak
Wikipedia
Wikipedia (castellano)
Fernando Morilloren weba

Badator Liburu Eguna!




Iaz bezala, aurten ere, Liburu Eguna ospatuko dugu eskolan. Eta berriro, Liburu Eguna baino, Liburu Astea izango dugu.

Horretarako, ekintza batzuk antolatu ditugu eta gainera, idazleak zein ipuin kontalariak etorriko zaizkigu eskolako talde guztientzako animazioak ematera.

Aurtengo idazleak hauexek izango dira: Fernando Morillo eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Eta hurrengo ipuin kontalariak: Joana eta Kontu kontari taldeko Benja.

Ikus dezakezuen legez, aukera ezin hobea liburuak zein ipuinak dastatzeko.

Zer iruditzen zaizue?.

Este año, al igual que el pasado, vamos a celebrar en la escuela el Día del Libro. Y de nuevo, más que el Día de Libro, celebraremos la Semana del Libro.

Para ello hemos organizado varias actividades y, además, vendrán a la escuela tanto escritores como cuentacuentos. Así que tendremos una animación para todos y cada uno de los grupos.

Este año los escritores serán los siguientes: Fernando Morillo y Xabier Mendiguren Elizegi.
Y los/las cuentacuentos: Joana y el componente del grupo Kontu kontari, Benja.

Como véis, una posibilidad excepcional para disfrutar de libros y cuentos.

¿Que os parece?.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...