2010/04/18
Liburu ibiltaria martxan
Iaz bezala, aurten ere, gure eskolako ikasle guztiek Liburu ibiltaria idatziko dute Liburu Egunarako.
Joan den astelehenean, bi urteko gelek erabat hutsik jaso zuten.
Eta badakizue zelan garatuko dute ?.
Lehenengoek hasierako orria asmatu eta idatzi ondoren hurrengo talde bati pasatu beharko die liburuxka.
Hauek jasotakoari hurrengo testua lotu eta hurrenari eman.
Beraz, gelaz gela ibiliko da bere orriak betetzen, bere istorio lotzen eta garatzen ikasle guztien laguntzaz, ipuinari osotasuna eman arte.
Azkenengo taldeak, 6. mailako batek, hain zuzen ere, amaiera eman beharko dio eta baita, nola ez, izenburua ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario