2010/01/26

Iaz umeek asmatutako komikiak

Beitu, iazko komiki tailerrean umeek garatutako komikiak.
Bai politak, interesgarriak eta entretenigarriak direla.
Animatuko ote zara zure komikiak asmatzera? Etorri eta ikusiko duzu!!!



Komiki tailerra liburutegian

Tintin-i buruzko erakusketari esker, komikiak garatzeko piztutako jakin-minari erantzuna emateko asmoz, komiki tailerra garatuko dugu liburutegian.


5. Kiliko aldizkaria

Hemen daukazu Kipuren liburutegiko 5. aldizkaria. Denetarik topa dezakezu honen barruan. Sartu eta ...ikusiko duzu!.






2010/01/20

Tintin-i buruzko erakusketa



Tintin-i buruzko erakusketa ibiltaria eskolako liburutegira heldu da, BBKko eta ACEXekoei esker.
Tintin komikiaz eta bere egile ospetsuaz, Hergé komikaliriaz, zertxobait ikasteko aukera izango dugu. Bereziki 21ean eta 22an, eskolako talde gehienak liburutegiatik pasatuko baitira, erakusketa hau ikustera.

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa





Aipatu genizuen legez, Mankomunitateko arduradun batzuk eskolara etorri ziren 4. mailako ume guztiei sariak banatzera.
Begiratu gure haurrak...adi-adi eta poz-pozik, noski.

2009/12/18

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa

Gai honen inguruan marrazki lehiaketa bat izan da Uribe Kostako ikastetxeentzat, Mankomunitatea antolatuta.
Gure eskolatik LH 4.Bk eta 4. Dk parte hartu dute.
Hori dela eta, gure bi gelak sarituak izan direnez, astelehenean, ilak 21, eskolako liburutegian 12:45 minutuan sari banaketa izango dugu. Horretarako Mankomunitateko arduradunen bat etorriko da.

Munduko ipuinak

Beitu, zer orri polita eta bitxia topatu dudan!.
Txapela buruan ta ibili munduan" kanpainarekin mundua zeharkatu dugu eta orain, ipuin hauen bidez gauza bera egin dezakegu.
Oso egokia iruditu zait, eguraldi hotz honekin, gabonetan, etxean ordu atseginak pasatzeko. Aukera ditzakezue, bai nahi duzuen ipuina, bai zein hizkuntzetan, bai...
¿Zer iruditzen zaizue?
!Mirad que página he encontrado!.
Cuentos del mundo en varios idiomas.
¿Que os parece?




2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/

2009/11/27

Zientziak

Ikasleentzako zein nagusientzako topa ditudan bi web gune interesgarriak.
Zer iruditzen zaizue?





2009/11/19

Ikasketa teknikak.

Lan honek, Espainako Hezkuntza Sailako Material kurrikularren 2. saria jaso zuen 2006an. Batxilergo, DBH eta LHko 3. zikloko ikasleentzat zuzenduta dago.
Esta web recibió, del Departamento de Educación del Gobierno de España, el segundo premio en elaboración de materiales curriculares. Está dirigida a alumnos de Bachiller, ESO y tercer ciclo de Primaria.






Eskerrik asko linka apurtzu zitzaigula abisatzeagatik. Zuei esker berrezkuratu dut.

Interesgarriak ipuin digital hauek!.

Beitu, zer topatu dudan!
Ipuinak entzuteko edo irakurtzeko aukera eta, gainera, hainbat hizkuntzetan!.
Probatu eta emaidazu zure iritzia, mesedez.

!Cuentos para oír o leer en varios idiomas!.



2009/11/12

4. Kiliko aldizkaria.

Kipuren liburutegiko 4.aldizkaria bistan duzu.
Beitu, zer polita liburutegiko umeek garatutako aldizkaria!. Ikusi nahi duzu?. Klikatu irudian, itxoin apur bat kargatu arte, eskumako gezian klikatu orriak pasatzeko eta... gozatu.



Gure hurrengo bidaia: Txapela buruan ta ibili munduan



Eta gainera, sorpresak egongo dira...Ikusi patioko atean.


2009/11/06

Txikientzako soinua duten ipuinak.

Beitu zein politak diren ipuin hauek!

!Mira que bonitos son estos cuentos!

http://www.milcuentos.com/
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...