2010/02/26

Motxila ibiltariak.


Iaz bezala, aurten ere motxila ibiltariak etxez-etxe joaten dira.
Motxila ibiltarien proiektua BBK -ri esker martxan jarri zen. Haiek eskola liburutegiei emandako diruarekin eta ikastetxeak ipinitakoarekin liburuak erosten ditugu.

Motxila ibiltarien helburua hauxe da:
Familia osoak elkarrekin irakurtzea eta irakurtzen ondo pasatzea.
Asmo honekin, adina guztientzako liburuak motxiletan sartu ditugu, etxez-etxe pasatzeko ikasturtearen zehar.
Aurten, bost motxila banatu dizkizuegu, bigarren zikloko ume guztiok etxera eraman ditzazuen. 7 egun izango dituzue motxila barruan dauden liburuak dastatzeko!!!.

Beitu, zer ondo pasatuko duzuen etxeko guztiok liburuak elkarrekin irakurtzen!!!.
Zer iruditzen zaizue?. Ideia polita, ezta?


Este curso, al igual que el pasado las mochilas viajeras van de casa en casa. El proyecto de las mochilas viajeras se puso en marcha gracias a la BBK. Entre el dinero que donan para ello a las bibliotecas escolares y el que pone el centro compramos los libros.

El objetivo de la Mochila viajera es el siguiente:
Que toda la familia lea en compañía y que leyendo disfrute.
Con esta intención, hemos introducido libros para todas las edades, para que pasen de casa en casa durante este curso.

Este año, os hemos repartido 5 mochilas a los de segundo ciclo para que llevéis a casa. ¡! Y tendréis 7 días para disfrutar de los libros que lleváis en la mochila!!.

¡! Qué bien os lo vais a pasar leyendo juntos todos los de casa!!.
¿ Que os parece?. ¿ A que es una idea bonita?.

2010/02/02

Agate Deuna

Tintin-i buruzko erakusketa

Eskolako ikasle gehienak liburutegitik pasatu ziren Tintinen abenturak dastatzera.
Begiratu zein ondo pasatu zuten!!!



Txapela buruan ta ibili munduan

Ederra benetan gure ikasleek egindako lana, Txapela buruan ta ibili munduan" kanpainan zehar.
Ia-ia mundu osoa aztertu dute: munduko janzkerak, banderak, bidaiariak, hizkuntzak, esploratzaileak,...eta baita munduan zehar gure ohiturak, kultura eta hizkuntza zabaltzen dituzten pertsonaiak ere ikertu dituzte.
Ikus dezakezuen legez, denetarik egin dute; informazio bilatu, bildu, aztertu eta besteen aurrean aurkeztu egin dute.
Bai finak direla!



2010/01/26

Iaz umeek asmatutako komikiak

Beitu, iazko komiki tailerrean umeek garatutako komikiak.
Bai politak, interesgarriak eta entretenigarriak direla.
Animatuko ote zara zure komikiak asmatzera? Etorri eta ikusiko duzu!!!



Komiki tailerra liburutegian

Tintin-i buruzko erakusketari esker, komikiak garatzeko piztutako jakin-minari erantzuna emateko asmoz, komiki tailerra garatuko dugu liburutegian.


5. Kiliko aldizkaria

Hemen daukazu Kipuren liburutegiko 5. aldizkaria. Denetarik topa dezakezu honen barruan. Sartu eta ...ikusiko duzu!.






2010/01/20

Tintin-i buruzko erakusketa



Tintin-i buruzko erakusketa ibiltaria eskolako liburutegira heldu da, BBKko eta ACEXekoei esker.
Tintin komikiaz eta bere egile ospetsuaz, Hergé komikaliriaz, zertxobait ikasteko aukera izango dugu. Bereziki 21ean eta 22an, eskolako talde gehienak liburutegiatik pasatuko baitira, erakusketa hau ikustera.

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa





Aipatu genizuen legez, Mankomunitateko arduradun batzuk eskolara etorri ziren 4. mailako ume guztiei sariak banatzera.
Begiratu gure haurrak...adi-adi eta poz-pozik, noski.

2009/12/18

Kontsumo arduratsua: “ Rosi erosi” sari banaketa

Gai honen inguruan marrazki lehiaketa bat izan da Uribe Kostako ikastetxeentzat, Mankomunitatea antolatuta.
Gure eskolatik LH 4.Bk eta 4. Dk parte hartu dute.
Hori dela eta, gure bi gelak sarituak izan direnez, astelehenean, ilak 21, eskolako liburutegian 12:45 minutuan sari banaketa izango dugu. Horretarako Mankomunitateko arduradunen bat etorriko da.

Munduko ipuinak

Beitu, zer orri polita eta bitxia topatu dudan!.
Txapela buruan ta ibili munduan" kanpainarekin mundua zeharkatu dugu eta orain, ipuin hauen bidez gauza bera egin dezakegu.
Oso egokia iruditu zait, eguraldi hotz honekin, gabonetan, etxean ordu atseginak pasatzeko. Aukera ditzakezue, bai nahi duzuen ipuina, bai zein hizkuntzetan, bai...
¿Zer iruditzen zaizue?
!Mirad que página he encontrado!.
Cuentos del mundo en varios idiomas.
¿Que os parece?




2009/12/01

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka




Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Abenduaren 4an, ostiralez irekiko dira ikastetxeentzako, zein bertara hurbiltzen den edonorentzako. Goizeko 10:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek Azokako stand eta kaleak bisitatu ahal izango dituzte.

Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.

Aurten ere kolore anitzetako liburu, disko eta argitalpenak nahastuko dira bertan. Nobedadeen bitrina sarrera gunean kokatuko da.

Anima zaitezte!

Informazio gehiago: http://www.durangokoazoka.com/

2009/11/27

Zientziak

Ikasleentzako zein nagusientzako topa ditudan bi web gune interesgarriak.
Zer iruditzen zaizue?





2009/11/19

Ikasketa teknikak.

Lan honek, Espainako Hezkuntza Sailako Material kurrikularren 2. saria jaso zuen 2006an. Batxilergo, DBH eta LHko 3. zikloko ikasleentzat zuzenduta dago.
Esta web recibió, del Departamento de Educación del Gobierno de España, el segundo premio en elaboración de materiales curriculares. Está dirigida a alumnos de Bachiller, ESO y tercer ciclo de Primaria.






Eskerrik asko linka apurtzu zitzaigula abisatzeagatik. Zuei esker berrezkuratu dut.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...