2012/05/02

Liburu Museoa; aintzinatik gaur egunera


Gogoratzen al duzue duela egun batzuk, Liburu Eguna zela eta, "liburu zaharrak"  eskaini nizkizuela Liburu Museo bat osatzeko asmoz?
Bada, osatu egin dugu!
Espero ez genuen bezalako erantzuna jaso dugu eta... begiratu bideoan zer dotore geratu zaigun!!!
Eta, zelan antolatuta?
Liburuak garaika, hamarkadaka sailkatu, txartelak ipini eta haurrei informazio apur bat eman diet, azalduz, gizakiaren aurrerapenak agertu ahala, liburua asmatu zela, gero eta erakargarriago burutzen.
Lau urtetik gorako umeak Liburu Museoaz gozatzera pasatu dira liburutegitik.
Primeran igaro dute !!!






Hemendik, eskerrak eman nahi dizkizuet liburuak ekartzen, museoa osatzen, parte hartu duzuen guztioi.
Eskerrik asko, biotzez!!!

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...