2009/05/09

NEMESIOREN ITZALA



Pako Aristiren liburua da.




Nemesiori itzalak korrika alde egin zion egun eguzkitsu batean. Eta Nemesio haren bila hasi zen, nork bere itzala baitu eta Nemesiok ez baitzuen bererik gabe gelditu nahi. Izan ere, itzalak badu bere balioa: adibidez, berarekin jolas asko egin daiteke, edo harekin hitz egin dezakezu bakarrik eta triste zaudenean.Eta, bestetik, beti da interesgarria baten atzetik norbait dabilela jakitea, norberaren itzala bada ere. Kontua da Nemesiok bere itzala galdu zuela, eta haren bila abiatu behar izan zuela.

Izenburua: Nemesioren itzala
Egilea: Pako Aristi Urtuzaga
Argitaletxea: Elkar 2005
Ilustratzailea: Jokin Larrea
Bilduma: Kuku
Adina: 8 urtetik aurrera


Informazio iturria: Elkar argitaletxea.

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...