Pako Aristi etorri zitzaigun Liburu eguna ospatzeko. Atsegin handiz egon ginen berarekin. Hemen dauzkazue idazle honetaz datu batzuk.
Biografia - Kurrikuluma
Urrestilla 1963. Betharran ordenako fraileekin egin zituen lehen ikasketak.Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn Leioan. Prentsan kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz. Elkarrizketak eta erreportaiak ere jorratu izan ditu.La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratu du, eta ETBko gidoilaria izan da.Errealitatearen eta elkarrizketaturiko pertsonaien alderdirik bitxi eta harrigarrienak bilatzen saiatzen da, eta bere ahalegin horrek Rikardo Arregi Saria merezi izan du bi urtez jarraian, 1992 eta 1993an.Genero asko landu ditu: saiakera Euskal kantagintza berria eta Gauza txikien liburua; eleberrigintza Kcappo, Irene, Krisalida; ipuingintza Auto-stopeko ipuinak eta haur literatura Martinello eta sei pirata, Benetako lagunen aterbea. Poesiagintza ez du ahaztu: Castletown, Oherako hitzak eta Libreta horiko poemak dira eredu aipagarriak.1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten Aristi eta Mikel Markezek Tribuaren hitz galduak ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakusten zituzten. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten.Gauza txikien liburua azken saiakeraren gaineko laburpena egiten du Ereinek web orrian. Liburu honekin "Beterriko Liburua Literatur Aipamena" jaso du 2005ean. Bere azken liburua Note Book (Erein) 2005ko urrian argitaratu du. Kazetaritza? Fikzioa? Saiakera? Kronika? Poesia? Idazteko era berri bat, dudarik gabe. Liburu ezberdin bat beti. Oraingoan idazlea aldendu bezala egin da, ermitaño baten modura, eguneroko traba horien gainetik hobeto ikusteko gure bizimoduaren antzerkia, eta gure existentzian eman ditugun pausoak aztertzeko. Bizitza ertzetik ikusten duela dirudi, baina bere gogoeta distiratsuen bitartez gure munduaren gune-gunean kokatzen da, eta hor kokatzen ditu irakurleak ere.
Bibliografia
Argitalpena
· 1982Narrazti ozenaAzpeitiko Udala
· 1985KcappoErein
· 1985Euskal kantagintza berriaErein
· 1985Martinellok ez du kukurik...Erein
· 1986Martinello eta sei pirataErein
· 1987IreneErein
· 1987Miren, Garbiñe eta sorgin...Elkar
· 1988Zazpi pirata balsa bateanErein
· 1988Hamasei paisaElkar
· 1989Bezperan entregatu nituenakElkar
· 1989Iraileko ipuin eta poemakElkar
· 1990KrisalidaErein
· 1991Jantoki txinoanErein
· 1991Itsasontzi bateanErein
· 1991Azken lamiaren bilaErein
· 1991Keniako tximeletanErein
· 1994Auto-stopeko ipuinakErein
· 1996CastletownErein
· 1996Din, dan, don, kanpai lapurrakElkarlanean
· 1998Oherako hitzakErein
· 1998Benetako lagunen aterbeaIbaizabal
· 1998Urregilearen orduakErein
· 2000Venezuela, iraultza isilaren...Txalaparta
· 2001Egun normal bat amonaren baserrianErein
· 2001XX. mendeko poesia kaierak -Pako AristiSusa
· 2001Gelatxo, soinuaren bidaia luzeaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea
· 2001Mikel GarmendiaAzpeitiko Udala
· 2002Deborah hondartza bakarti bateanErein
· 2002Kontxu OdriozolaUztarria
· 2003Libreta horiko poemakSusa
· 2004Gauza txikien liburuaErein
· 2004Bokadillo baten truke. Antzerki amateurra AzpeitianAzpeitiako Udala
· 2005Nemesioren itzalaElkar
· 2005Note bookErein
· 2006Txabola TerapeutikoaElkar
· 2008IrakurriMeettok
· 2008Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?Elkar
Itzulitakoa
· 2004Las buenas intencionesErein
Itzulpena
· 2007Txorimalo kutunaElkar
Informazio iturria: http://www.idazleak.org/
No hay comentarios:
Publicar un comentario