2009/05/05

ANDOITZ ETA LURRALDE ESKUTUAK



Fernando Morilloren liburua da.




Ganbara ilun eta zahar batean, ispilu berezi eta arriskutsu bat ezkutatzen da. Andoitz gazteak zerbait susmatzen du, eta beldur izan dio beti ganbara horri. Egun batean, ordea, mutikoak ausardia bildu eta barrura egingo du. Han, hara ezustea, ispiluaren sekretua aurkituko du: beste mundu batzuetarako sarrera da! Enarak, arreba txikiak, lagundu egingo dio eta, konturatzerako, ispiluak biak xurgatu, eta mundu zoro haietan azalduko dira anaia-arrebak. Sekulako abenturak biziko dituzte lurralde ero eta fantastiko haietan. Hamabi begidun izakiak, Sorginen Eremua, ipotx kantariak… Denetik aurkituko dute. Are gehiago: Azti Beltzak atxiloturik dauka oso maite duten norbait. Lortuko ote dute hura Aztiaren atzaparretatik libratzea?

Andoitz eta Lurralde Ezkutuak. Ibaizabal argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 10 urtetik 150 urte ingurura


Informazio iturria: Ibaizabal argitaletxea.

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...