LIBURU EGUNA ospatzeko Fernando Morillo etorri zen gurekin egotera. Hark idatzitako liburu bat irakurri genuen aldez aurretik “Andoitz eta lurralde ezkutuak”. Gero, bi edo hiru egunetan klasean komentatu genuen, eta berari egiteko galderak apuntatu genituen. Azkenean, iritsi zen apirilaren 23a, eta Fernando heldu baino lehen, libururi buruzko marrazkiak egin genituen, horma-irudi bat osatzeko.
Eta hara! Non heltzen den Fernando! Motxila eta poltsa beltz luze batekin.
Poltsan katana eta makila zituela hasi zen kontatzen, arte martzialak gustatzen zaizkiolako.
Oso dibertigarria eta “enroiatua” izan zen. Gauza asko azaldu zizkigun,oso ondo pasatu genuen berarekin. Guk galdera egin ondoren berak erantzuteko beste gai batera salto egiten zuen, baina beranduago lotzen zuen… barreak bota genituen berarekin eta truko asko eman zizkigun gure irudimenarekin jolasteko.
Primeran pasatu genuen! Eta zuek ez galdu aukera “Andoitz eta Enararekin...” abenturak bizitzeko.
Monika, Dámaris eta Alejandro 6.D

No hay comentarios:
Publicar un comentario